1978an sortua, HELUKABEL industri kableen fabrikazio eta banaketa esparruan nazioarteko enpresa aitzindaria da:

  • Kableak
  • Neurrira eginiko kable bereziak
  • Kableen osagarriak
  • Informazio teknologiako aplikazioak
  • Datu sareak eta bus komunikazio teknologia
  • Kableen babeserako sistema aurrefabrikatuak errobotizazio eta manipulazio sistemetarako

Alemanian Hemmingen herrian duelarik bere egoitza nagusia, bere esperientzi eta profesionaltasun zabalak eta bere produktu eta prozesuen kalitate arau zorrotzen ziurtapenek kablearen industrian erreferente bihurtzen dute. Kable produkzio arloan dauden azken aurrerapenez baliatuz, alemanian dituen bi produkzio plantetan urtean milioi bat kilometro inguru kable fabrikatzen ditu (munduari 77 aldiz buelta ematea adina).

40.000 metro karratuko produkzio sailez eta sektorean dauden makina modernoez baliatuz, 0.05-etik 1000 mm²-rainoko sekziodun kableak fabrikatzen ditu, VDE, EAC (GOST-R), UL, CSA, HAR, CCC, Germanischer Lloyd edota TUV bezelako araudi zorrotzenak betez.

Hemmingen-eko egoitza nagusian (Stuttgart inguruan kokatua), HELUKABEL-ek Europako kable eta eroale logistika gune handieneen artean dagoen gunea kudeatzen du. Bere 33.000 erreferentzietatik gehientsuenak egoitza nagusiko 160.000 m²ko biltegian gordetzen dira.