EKD Systems GmbH-ek kate energetikoak fabrikatzen ditu 1970-etik.

Bere lehen SFKproduktutik hasita, kate energetiko eta kable, konektore eta osagarriz osaturiko kate energetikodun sistemen sorta zabala garatu du, horretarako altzairuzko eta plastikozko kateak erabiliz. Eskainitako zerbitzua kate energetiko aproposen aukeraketa eta diseinu fasetik azken muntaia eta martxan jartzeko faseraino luzatzen da.

Diseinatzeko momentuan, EKD-ek bere esperientzi handiko ingeniarien lanaren bitartez 2D eta 3D modelutan isladatutako soluzioak proposa ditzake. Honetan oinarrituz, azken diseinua garatu dezake. Hasierako fasetan aplikaturiko ezagutza honek azken diseinua garatzeko orduan denbora eta kostu aurrezte handia ekar dezake.

Produkzioa, injekzio bidez moldeatutako plastikozko osagaien fabrikaziotik hasi, altzairu eta aluminiozko osagaien fresatze prozesua, konformatze eta soldatze prozesuarekin jarraituz azkeneko muntaia eta kate energetikoen enbalatze prozesuraino iristen da. Kateen diseinu eta fabrikazioan urteetan hartutako esperientzia honek funtzionamendu praktikoa eta kalitate altuko produktuak ahalbidetzen ditu.

EKD Systems GmbH -ek altzairu eta plastikozko kate energetiko eta sistemen diseinu, produkzio eta distribuzio prozesua ISO 9001 bidez araututako kalitate sistema batean oinarrituz egiten du lan. Sistema honen helburua bezeroen asebetetze osoa lortzea da. Bezeroen eskakizunak eguneroko lanean dira helburu eta gidari beti ere bezeroen eta merkatuen asebetzea edukitzeko helburuarekin.

Kate eta sistemen produkzioaz gain, EKD-ek, beti ere bezeroen nahietara atxikitu nahian, instalazio eta mantenu zerbitzua ere eskaintzen du.