PRODUKTUAK
Kableak garraiatzeko kateak, herrestatze kate edota kate energetikoak bezela ezagutzen direnak, kable eta tutuak era malguan kudeatzeko erabiltzen diren energia eta seinaleak igortzeko gailuak dira, iturri egonkor batetik mugikorra den beste puntu batetara garraiatuz energi eta seinale horiek. Mugimendu, dardara edota inguruko faktoreengandik kable eta tutuek jasaten duten kalte eta higaduraren aurrean babesa ematen dute eta era berean modu konkretuan atontzen dituzte hauek makinen funtzionamendu hobea ahalbidetuz. Kableak garraiatzeko kateak industri aplikazio desberdinetan erabiltzen dira, ingenieritza mekanikoa, automatizazio teknologia, robotika edota materialen manipulazioa kasuko.
Gure produktu sorta tamaina, materiale eta diseinu desberdinak dituzten kate desberdinek osatzen dute, beti ere bezeroak bere beharren aurrean behar bezela asebetetzeko helburuarekin.
EKD-ren katalogo orokorra jeistea nahi izan ezkero, sakatu hemen.
KOLIBRI kate estandarra
KOLIBRI pisu arineko aplikaziotara zuzendutako eta ekonomikoki aproposa den katea da. Kateak berak dakarren plastikozko konektorea erabiliz, ez dago muntaiarako pieza gehiagoren beharrik.
Aplikazioak: Errobotak, manipulazio teknologia, papelera zuzendutako makinak, ehungintzara zuzendutako makinak, eta abar.
Fitxa teknikoa: Deskargatu
Plastikozko PKK kate konbinatua
PKK kateak energi kateen abantaila guztiak batzen ditu sistema bakar batean: PKK moztu eta luzatu egin daiteke inongo erremintaren beharrik gabe, baita ireki, hedatu eta itxi ere.
Aplikazioak: Errobotak, manipulazio teknologia, erremintak eta ehungintzara zuzendutako makinak eta abar.
Fitxa teknikoa: Deskargatu
Plastikozko PLE loturak
PLE aluminiozko euskarriak erabiliza altzairuzko katea baino ekonomikoki merkeagoa eta arinagoa ere bada. Aplikazio irristagarrietan, katea 100 metrotarainoko ibilbidetan erabili daiteke hurrenez hurren.
Aplikazioak: makinentzako erremintak, manipulazio ekipamenduak, manipulazio eta altxatza sektoreak eta abar.
Fitxa teknikoa: Deskargatu
Altzairuzko SLE katebegidun katea
SLE altzairu, altzairu erdoilezin eta bertsio gogortuan dago eskuragarri. Zuloen euskarriekin (SLE eta SLA), apardun euskarriekin (SLS), plastikozko banatzaileekin (SLP) edota tubodun euskarriekin (SLR) hornitu daiteke kate hau.
Fitxa teknikoa: Deskargatu
GKA kate handia
GKA kantitate handi eta kanpo diametro handidun kable eta tutuen kasuan erabiltzen da, baita 18 metro arterako luzerako kasutarako ere. Kate hau V4A kalitateko altzairu erdoilezinean eta bertsio espezialetan ere eskuragarri dago.
Aplikazioak: Haize-errotak, itsas-plataformak, erreminta makina handiak eta abar.
Fitxa teknikoa: Deskargatu
SFK altzairuzko tutua
SFK-ak daukan altzairuzko karkasa itxiak kable eta tutueri babes berezia ematen die txirbil bero, soldatze prozesuko zipriztin eta txinparten aurrean.
SFK-ak bere eraginkortasuna erakutsi du ibilbide motzetan eta desplazamendu abiadura baxutan erreminta-makina, aplikazio berezitarako makina eta beste aplikazio askotan.
Fitxa teknikoa: Deskargatu
PFR plastikozko tutua
PFR ibilbid motzetarako da aproposa. Bere diseinua itxia dela eta, efektu optiko ona lortzen da. Tuta erraz moztu eta luzatu daiteke. Metalez estaliriko tutua oso aproposa da txirbil bero, soldatze prozesuko zirpriztin edota txinparten esparruan.
Aplikazioak: Erreminta-makinak, soldatze makinak, metalen prozesaketa, eta abar.
Fitxa teknikoa: Deskargatu