Single Pair Ethernet-rako kableak: Noruntz goaz?

Single Pair Ethernet (SPE) industri komunikazioaren esparruan etorkizuneko joera nagusitzat hartzen da gaur egunean. Bere abantailak oso nabarmenak dira, batez ere eroale pare bakar bat erabiliz igorpen abiadura handiagoak, toki behar txikiagoa eta koste baxuagoak suposatzen dituelako. Baina honen inguruan galdera batzuk sortzen dira. Non aplikatuko da teknologia hau etorkizunean? Zer kable mota behar dira? Eta, zein izango da bere errendimendua gaur egungo komunikazio sistemekin alderatuz? Galdera guzti hauei erantzuna eman zitzaien HELUKABEL-en eskutik berriki ospatu den “Single Pair Ethernet Cabling” izanpean eginiko webinar saioan, “SPE Pioneer Summit” webinar programaren barnean ospatu zena.

Gaur egun, industri esparruan komunikazio sistema zenbaitzu aurkitu daitezke, Profinet, CAT 5e eta 6e, Ethernet industriala edota Ethercat, kasuko. Hala ere, SPE sistema honek guzti horiek ordezkatuko dituela ematen du hemendik gutxira aplikazio askotan, batez ere gigabit mailako igorpen abiaduragatik eta aldi berean alimentazio garraiatzaile funtzioak betetzen dituen eroale pare bat bakarrik erabiltzen dituelako. Soluzio azkarrra izatea, koste baxukoa eta espazio gutxi behar izateak komunikazio bizia eta momentukoa ahalbidetzen du esparru zabalenetan.

SPE erabiltzeko bete beharreko oinarrizko baldintza instalazio eta azpiegitura zuzena edukitzea da, konexio elementu eta kableatu sistema osoa hartzen duen azpiegitura, hain zuzen ere. SPE sistemaren fabrikatzaile eta erabiltzaileei transizio prozesua errazte aldera, SPE-en Profineten definituta dagoen kable klasifikazio sistema berdina definitu da:

  • A mota: Instalakuntza mugiezinetarako kableak
  • B mota: Eroale trenzatudun kableak aplikazio malgu edota bibraziodunetarako
  • C mota: Eroale trenzatudun kableak dinamika handidun aplikaziotarako (adibidez kableak garraiatzeko kateak)
  • R mota: Eroale trenzatudun eta tortsio mugimenduen aurrean frogak gainditutako aplikazio robotikotara zuzendutako kableak

 Kableak garraiatzeko kateetako kableak eta robotetan erabiltzen direnak batez ere flexio eta tortsio kargan daukaten ahalmenaren arabera egiten den diseinuan daukate bere bereizgarritasun nabarmenena. Horretaz gain, kablearen kanpo geruzan erabiltzen diren material desberdinetan ere desberdintasunak edukitzen dituzte, material desberditasuna erabiliko diren aplikazioaren araberako delarik. A eta B motako kableak normalean PVC-ezkoak izaten dira. Horretaz gain, sorta zabala aurki daiteke halogenoz libre, elikadura aplikazioetarako berezi diren eta olio eta sustantzi kimikoen aurrean babesa daukaten kableetan ere. C motako kableak PVC, PUR eta santoprene materialetan daude eskuragai eta R motakoak PUR eta santoprene materialetan aurki daitezke.

Sakatu HEMEN 1. taula ikusteko: Properties of different sheath materials of SPE cables

Informazio igorpenean, SPE sistemak aukera desberdinak eskaintzen ditu abiadura eta helmen ahalmenaren arabera:

  • 10BASE-T1: igorpen abiadura 10 Mbit/s-taraino hel daiteke eta 1000m-tarainoko helmen ahalmena dauka
  • 100BASE-T1: igorpen abiadura 100 Mbit/s-taraino hel daiteke eta 40m-tarainoko helmen ahalmena dauka
  • 1000BASE-T1: igorpen abiadura 1 Gbit/s-taraino eta 40 m-tarainoko helmen ahalmena dauka
  • MultiGigBASE-T1: igorpen abiadura 2,5 / 5 / 10 Gbit/s-taraino eta 15m-tarainoko helmen ahalmena

Industri esparruan, 10BASE-T1 eta 1000BASE-T1 dira gehien erabiltzen direnak eta orokorrean aipagarrienak. MultiGig teknologiak, oraindik ere garapen fasean dagoena, etorkizunean aukera asko zabalduko dituenaren esperanza dago. HELUKABEL-ek duela gutxi 3 SPE 10BASE-T1 y 1000BASE-T1-rako kable mota desberdin gehitu ditu bere kable oferta sorta zabalera, etengabe hazten ari den familia delarik.

SPE sistemak gaur egun merkatuan dauden komunikazio sistema ohikoekin alderatuz, abantaila oso nabarmenak ditu batez ere zein aplikaziotan erabiltzen diren kontutan hartuta. Adibidez, 10BASE-T1-ek errendimendu hobea ematen du Profibus PA sistemak baino, batez ere igorpen abiaduran alde handia dagoelako, izan ere, adibidez, bideo igorpenerako abiadura nahikoa izan daitekena baino 320 bider handiagoko abiadurak ahalbidetzen dituelarik.

Sakatu HEMEN 2. taula ikusteko: Comparison of SPE 10BASE-T1 with Profibus PA

USB teknologiarekin alderatuz, 1000BASE-T1 eta MultiGigBASE-T1 soluzioek bai igorpen abiadura eta baita alimentazio garraioan hobekuntza nabarmenak dituzte. 1000BASE-T1 hobea da behar den kablearen diametroa txikiagoa delako, pisu gutxiago suposatzen du, kobre beharra ere baxuagoa da eta kurbatura erradio hestuagoak dakartza Profibus DP, CAN edota Ethernet industrialarekin konparatuz.

Sakatu HEMEN 3. Taula ikusteko: Comparison of SPE 1000BASE-T1 with Profibus DP

 Informazio gehiago nahi izan ezkero, “Single Pair Ethernet (SPE) Cabling” webinarrean dago eskuragai, SPE Industrial Network erakundeak antolatutako “SPE Pioneer Summit” programaren barruan ospatu zena hain zuzen ere. Bertan Horst Messerer, esparru honetan aditua denak, SPE teknologiaren abantailak esplikatu zituen gaur egungo komunikazioa teknologiekin alderatuz, eta era berean beharrezko diren kable eta gainerako osagaiei buruzko informazioa eman zuen. Webinar oso ikusi nahi izan ezkero, HEMEN. sakatu.

Informazio gehiago HELUKABEL-en web orrian aurki dezakezu,  HEMEN sakatuta.

By URKUNDE, 21-07-2022