Earthing/Bateragarritasun Elektromagnetikoa (EMC) kontzeptua industri planten diseinuan
Industri automatizazioarentzat erronka
Akatsak, errore mezuak edo makinen funtzionamenduan mozketak; industri produkzio plantetako sareetan Ethernet eta bus komunikazioek sortzen dituzten ohiko arazoak dira. Baina nondik datoz sare komunikaziotan ematen diren arazo hauek? Ohikoa izaten da erabiltzaileek errua kable eta bere osagarrien errendimenduari botatzea. Ondorengo artikulu honetan saiatuko gara esplikatzen argumentu hau oso sinplea eta mugatua dela eta zergatik bateragarritasun elektromagnetikoaren kudeaketa eskas batek datu igorpenean akatsak ekar ditzazken.
Produkzio plantetan akatsen jatorria
Faktore desberdinak egon daitezke produkzio planta batean arazoak ekar ditzazketenak: Kableen kanalizazio prozesuan instrukzioak behar bezela ez jarraitzea, kable luzeegiak erabiltzea, kable eta konektore egokiak ez aukeratzea, sisteman konektore gehiegi erabiltzea edota eremu magnetikoen agerpena horietako batzuk izan daitezke.
Azkeneko kontzeptu hau arazoak sor ditzazken arrisku elementua izan daiteke Earthing edo lur-konexioa kontzeptua ez bada behar bezela aplikatzen. Oso garrantzitusa den zerbait da hau, ez bakarrik behar bezela aplikatzea bakarrik baizik eta instalakuntza bakoitzaren beharretara egokitzea ere bai. Kontzeptu hau behar bezela kontutan eduki ezkero eta ondo aplikatu ezkero, funtzionamendu desegokiak, akatsak eta azken finean galerak ekidin daitezke.
Potentzi eta maiztasun handiagoak espazio txikiagotan
2000 urteen hasieran, bateragarritasun elektromagnetikoa oso gutxitan lantzen zen arazoa zen produkzio plantetan. Normalean produkzio plantak esparru erraldoitan egoten ziren, bertan makina eta errobotek espazio handiak zituztelarik bere funtzionamendurako eta bata bestearengandik distantzi handira egoten ziren kokatuak. Informazioaren igorpena erraz kontrolatzen zen, bateragarritasun elektromagnetikoak sortutako funtzionamendu desegokiak oso gutxitan ematen zirelarik.
Gaur egun produkzio plantak diseinatzerako orduan ahal den optimizazio handiena bilatzen da ahal den eta instalakuntza konpaktu eta eraginkorrena lortzen saiatzen delarik. Enpresa handiek denbora eta espazio aurrezpena bilatzen dute azken finean honek beraien kostu eta emaitzetan eragin positiboa izan dezan. Gaur egungo errobot moderno eta errendimendu handikoak bata bestearengandik gertu jartzen dira eta orain arte ezagutu ez ditugun abiadura, doitasun eta eraginkortasun maila altutan lan egiten dute. Horrela egiten dituzten lanak gero eta zabalagoak, konplexuagoak eta sofistikatuagoak dira. Lana behar bezela egiteko, errobotek informazio gehiago eta datuen igorpen abiadura handiagotan lan egin behar dute, banda zabal eta handiagoak behar dituztelarik lan hori egin ahal izateko. Honen ondorioz sortzen diren eremu magnetikoek sortzen dituzten nahi ez diren zaratek arazoak ekar ditzazkete sisteman. Bus lineak 500 kilo-hertz eta 16 Mega-hertz arteko maiztasun bandetan funtzionatzen zuten bitartean, industri ethernet-ak 1 eta 600 Mega-hertzeko maiztasunak erabiltzen ditu, kategoriaren arabera. 4 giga-hertzeko maiztasun altuak Single Pair Ethernet-erako (MultiGig BASE-T1-rekin) ere erabiltzen dira. Horrela, kable batean erabil daiteken maiztasun tartea zenbat eta handiagoa izan, planta batek interferentzi elektromagnetikoak izateko arrisku gehiago dauka eta hori sahieste edo behintzat gutxitze aldera, apantailamentuak askoz hobea behar du izan.
Hala ere, zenbat eta konplexuagoa izan kable baten pantaila, bere egitura malgutasun gutxiagokoa, garestiagoa eta fabrikatzeko konplexuagoa izango da. Berdin esan dezakegu muntaia azpi-prozesuari buruz, kable eta konektoreen konexio prozesua kasuko. Beraz soluzioa eremu elektromagnetikoak hasiera batetik murrizten saiatzean eta kableak eremu hauen efektuengandik behar bezela babestean dago. Baina nola? Earthing kontzeptua behar bezela aplikatzea de soluzioa, horretarako lur-tira (informazio gehiago HEMEN sakatuta), EMC prentsaestopak, eroale harizpi-anitzak (2 edo 5 klasekoak) eta apantailamentu handiko kableak erabiltzea beharrezkoa da.
Makinen funtzionamenduan duten efektuen laburpena:
- Gaur egungo produkzio plantek informazio bolumen, azelerazio balio eta igorpen abiadura askoz ere handiagoak behar dituzte. Igorpen abiadura handiagoak potentzi gehiago behar du.
- Eskakizun handiago hauek korronte handiagoa behar duten eta errendimendu handiagoa eskaini behar duten ekipamenduaren beharra ekartzen dute.
- Korronte altuagoek ingurunean erradiazio elektromagnetikoen igorpen maila handiagoak dakartzate
- Makina eta errobotak zenbat eta gertuago egon elkarrengandik, erradiazioa handiagoa da distantziak ere berebiziko garrantzia bait dauka interferentzi elektromagnetikotan. Horregatik, eremu magnetikoen interferentzi hauek asko murriztu daitezke ekipoen artean distantzia handituz gero.
Earthing kontzeptuaren aplikazioaren adibidea planta batean (HEMEN sakatu)
Earthing kontzeptu-rako Helukabel-en produktu sorta (HEMEN sakatu)
By URKUNDE, 24-08-2022