Advanced Manufacturing Madrid 2022 erakustazoka

14. edizioa Urriaren 19 eta 20an izango da IFEMA Madrid-en eta 38400 metro karratuko erakusketa azaleran 600 enpresa eta 15.000 bisitari baino gehiago espero dira bertan. Industri berrikuntzan liderra den erakustazoka honetan bi egunetan zehar industriaren azken berrikuntzak eta etorkizun motzean izango den teknologiaren 100% profesionala izango den topagune bihurtuko da.

Advanced Manufacturing Madrid, MetalMadrid, Composites eta Robomatica-k osatzen dute eta etorkizuneko eraldaketa industrialaren leihoa izango da.

MetalMadrid, industri sektorera zuzendua dago bertan industrian interesa duten enpresak biltzen direlarik: Makinaria, azpikontratazioa, hornikuntza, ingeniaritzak, material eta tratamendu bereziak, besteak beste.

Composites Madrid konposite eta bere aplikaziotara zuzentzen den Espainiako feria bakarra da, bertan erakusgai izaten direlarik material konposatu eta aurreratuak, lehengaiak, materia prozesatuak, diseinu eta aplikazio bereziak, besteak best.

Bestalde, Robomatica-n automatizazio, industri errobotika eta aplikaziok izaten dira erakusgai, Fabrikazio inteligentearen funtsa diren produktu eta zerbitzuak, hain zuzen ere.

Hiru hauen batura da Advanced Manufacturing Madrid, urtero-urtero enpresa erakusle eta bisitari gehiago dituelarik eta sektorean erreferentzi garrantzitsu bihurtu da.

Urkunde bertan izango da HELUKABEL-en kable eta osagarriz osatutako soluzio sorta zabala erakusteko asmoz, 33.000 produktu baino gehiagok osatzen duten soluzio anitza. Kable eta industri konektagarritasun munduan eman diren azken berrikuntzak ere bertan izango dira ikusgai.

6. pabilioian aurki gaitzakezue, 6E07 STAND-ean egongo gara.

URKUNDE-k bertara joateko gonbidapena luzatzen dizu, horretarako sarrera dohainik eskuratzeko aukera duzuelarik HEMEN SAKATU ezkero.

AMM-22an ikusiko dugu elkar.

By URKUNDE, 13-09-2022