Test dinamikoak aplikazio mugikorretarako

Aplikazio mugikorretarako Helukabel-ek egiten dituen test dinamikoeri buruzko liburuxka berria eskuragarri dago jadanik. Liburuxka honetan kableei bere funtzionamendu eta segurtasun maila altuena bermatzeko egiten zaizkien test eta inspekzio prozesuen berri ematen da.

Aplikazio mekanikotan zein ingenieritza, robotika edo industri automatizazio plantetan, gure kableek karga dinamiko handiak jasan behar izaten dituzte aplikazio askotan. Kurbatura eta tortsio mugimendu etengabeek kablea egiterako orduan erabiltzen diren material askorengan tentsio izugarriak sortzen dituzte. Hala ere, kablearen erabiltzaileek gure produktuetan fidagarritasuna, erresistentzia eta iraunkotasuna bilatzen dute bere funtzionamentua bikaina izateko eta akatsak, geldialdiak eta segurtasun arriskuak ekiditeko.

Hori dela eta, HELUKABEL-en kableek test eta inspekzio prozesu oso zorrotzak jarraitzen dituzte. Windsbach-en (Alemania) dituen laborategietan, ekipamendu berri eta modernoena erabiltzen dugu kableak askotan errealitatearen gainetik dauden estres egoerak jasatera behartzen ditugularik. Modu horretan, gure produktu guztiek bezeroen eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzen dugu.

Klikatu HEMEN dokumentua jesiteko

By URKUNDE, 18-05-2022