Janarien erosketa klik batekin

EDMCI barne-logistika ornitzaileak HELUKABEL kableak erabili ditu hozkailu biltegietan erabiltzen diren haizagailuak jarzeko orduan

GTP (Goods to persons) espazioan dagoen merkatu berri eta aurrerakoiena janarien online erosketa da, azken urteetan hazkuntza handia eduki duelarik mundu guztian.

Industri automatizazio betiko ornitzaileak prestatzen ari dira euskarri eta zerbitzua emateko enpresa garrantzitsuei, Amazon, Walmart eta Kroger, besteak beste. Enpresa hauek janari banaketa instalakuntzak ari dira eraikitzen AEB-tan etxetik janaria erosteko aukera hobeak izateko.

Automatizazio ekipamendu ornitzaile gehienak garraio, bilketa, kolokazio sistemak eta beste makina batzuk birkalibratzen ari badira ere, kontzeptu berri bat zabaltzen ari da, Shed, Grid eta Hive hitzak askotan entzuten ari garelarik gaur egun.

Ontziratutako produktuak, okela freskoa, oilasko, barazki eta frutak behar bezela jaso, klasifikatu eta biltegiratzeko, oso garrantzitsua da produktuak biltegi zuzenera eramatea azken helmugara iritsi aurretik. Ontziratutako produktuak erraz biltegiratzen dira instalakuntza itxietan, baina produktu galkorrak hozkailu bereziak dauden lekuetara eramaten dira eta bertako klima zorrotz kontrolatu behar izaten da.

Fruta eta barazkiak tratamendu berezi bat izaten dute biltegiratze eta manipulazio okerrak ekiditeko. Bereizketa hau ondo egiteko eta izan daitezken kontaminazio kasuak ekiditeko, jatekoak diren produktuak kolore konkretua daukaten edukiontzietan jartzen dira bertan kategoriaren arabera bereizten direlarik.

Klima kontrolatua behar duten produktu galkorren biltegiratzean ez da produktua bera bakarrik kontutan eduki behar, biltegiratuta dauden tokiaren fabrikazio osagaiak ere kontutan eduki behar dira. Horrelako tokietan tenperatura behar bezela kontrolatzeko haizagailu industrialak behar dira. Evan Pierce-en ustez (Electrical Design and Motor Control, EDMCI-ko Project Managerra, Californiako Roseville-en kokatua) oso garrantzitsua da behar bezela instalatzea Plenum Grid EC haizagailua horrelako ingurunetan. Haize errendimendu handia eta presio estatikoen ezaugarriak kontrolatzea gauza beharrezko bezela ikusten du sistemak behar bezela funtzionatzeko.

Kableak kable-erretiluetan

Haizagailu horien alimentazioa posible izateko, EDMCI-k pantailadun kontrol eta alimentaziorako den HELUKABEL-ek fabrikatutako TRAYCONTROL 600-C kablea erabili zuen. Kable hau aukeratzearen arrazoiak beste aukera batzuen aurretik, bere aprobazioak (TC-ER, 600Vko klasifikazioa UL 1277-ren arabera) eta jasaten duen tenperatura eremu zabala (-40ºC-tik +105ºC-ra) izan ziren. Nahiz eta jateko galkorrekin zerikusi zuzena ez izan, ECOLAB aprobazioa izatea ere faktore garrantzitsua izan zen aukeraketa egiteko orduan.

Horietaz aparte TRAYCONTROL 600-C kableak ekipoen aktibazio/desaktibazioan erreferentzi eta kontrol abiadura optimoa lortzeko ematen duen aukera ere berebiziko faktorea izan zen. Tentsio bajuko CC sarrerek (0 eta 10 boltio artean) kobre estainatu pantaila trentzatua erabiltzen du 85% babesduna EMC zaratengandik babesteko eta ere berean kablearen malgutasuna mantentzeko ere bai oso justuak diten kable eremutan.

Horrelako proiektuek behar duten produktu konsistentzia dela eta, arrazoi teknikoak kontutan edukitzeaz aparte, beste faktore batzuk ere kontuan eduki ziren kable hau aukeratzerako orduan, adibidez stockaren eskuragarritasuna, produktuaren kalitatea eta diseinua eta aprobazio asko betetzea, adibidez suaren aurrean duen erresistentzi handia TC-ER serieko kablea izanik eta baita UL eta Europar Batasuneko aprobazioa izatea ere.

Instalakuntzaren bizitza luzea bermatu ahal izateko, HELUKABEL-ek ematen duen zerbitzu azkarra, (bai bertokoa eta baita nazioartekoa) oso faktore garrantzitsuak izan ziren. Ralf Jung-en ustez, eskualdeko HELUKABEL-eko salmenta burua, "batzuk bigarren mailako faktore bezela kontsidera dezaketena baina bezero askok berebiziko garrantzia ematen diotena, kableak distantzia gertuan eskuragarri izatea da, mantenimendu edo erreparazio kasuak ematen direnean batipat azkartasuna oso garrantzitsua bait da".

EDMCI-ri buruz

Electrical Design and Motor Control Inc. osoko zerbitzuak ematen dituen kontrol sistemen instalakuntza ornitzaile bat da, azken 30 urteetan materialen erabilera sistemen aldaketan pisu handia izan duen enpresa, hain zuzen. 3000 proiektu baino gehiago eraman ditu aurrera, banaketa sistema eta janari eta botilatze prozesuetan espezializatuak daude, beste askoren artean. Informazio gehiago nahi izan ezkero, ondorengo helbidea bisitatu: www.edcmi.com

By URKUNDE, 04-11-2022