Kableen munduan sektore dinamiko eta garrantzitsua

Robotika, industri gakoa: Adituak sektorearen joera, aukera eta erronkei buruz mintzatzen dira

Robotikaren munduan aplikazio berriak ari dira sortzen industria eginkizun konplexuak era eraginkorrean egiteko soluzio berriak sortzen ari den bitartean. Hori dela eta, robotika funtsezko sektorea da HELUKABEL-entzat, izan ere bere kable eta osagarriak edozein motatako robotetan ezinbesteko osagaiak bait dira.

Hau nahikoa arrazoi da adituek gai honetan dauden joera eta erronkeri buruz hausnarketa egin dezaten.

Robotikari buruz hitzegiten dugunean, irudi konkretu batzuk etortzen zaizkigu burura. Baina, zer da robot bat eta zer ez da?

Prof. Christian Wurll: Badago definizio bat kate zinematikoa noiz robot bihurtzen den adierazten duena. Honen arabera robota izateko mekanikoki loturiko 3 ardatz eduki behar ditu gutxienez. Baina errealitateari so eginez makina asko daude 2 ardatz bakarrik dituztenak (adibidez enbalatze industrian) eta robot izena ematen zaie.

Ronald Benedek: Baina orduan, erreminta makina bat ezin da robot-tzat hartu? Makina hauek normalean 3 ardatz mugikor izaten dituzte.

Dr.-Ing. Werner Kraus: Nire ustez desberdintasuna robota aplikazio desberdinetarako erabil daitekela da eta aldiz erreminta makina aplikazio edo operazio konkretu baterako sortutako makina da, adibidez fresaketa. Hau da, zer den robota eta zer ez den robota definitzerako orduan interpretazio desberdinak daude. Adibidez, gidari gabeko manipulazio sistemen fabrikatzaile askok bere burua ez dute ikusten robot fabrikatzaile gisa, zerbitzu logistikoen ornitzaile bezela baizik. Autonomía kontzeptua oso garrantzitsua da kasu honetan.

Benedek: Roboteri buruz hitzegiten dugunean burura datorkigun lehen ideia fabrikatako betiko robota izaten da, beso mekanikoa duena eta mugitu eta biratu egiten dena.

Robotikaren munduan kableek zein paper daukate eta zer errekerimendu bete behar dituzte?

Holger Dietz: 6 ardatzetako robotak erabiltzen diren inguruneak oso bortitzak izaten dira kableentzat; flexio, bihurdura, trakzio karga eta beste muturreko kondizio gogorrak jasan behar dituzte. Robotek askotan oso muturreko tenperaturatan egin behar izaten dute lan eta hauts, zikinkeri,hezetasun eta gai kimikoekin kontaktu zuzena izaten dute. Era honetako inguruneak erronka bihurtzen dira kableentzat.

Janik Ebner: Milioika ziklo mugimenduren ostean akatsak izateko arriskua izaten da eta hori dela eta robotikan kable eta konektoreek paper garrantzitsua jokatzen dute. Ez dago esan beharrik kableen bihurritzea ez gertatzeko daudela diseinatuta gure robotak. Baina egia esan, aplikazio askotan bihurdura mugimendua da ezin dena ekidin.

Benedek: Horixe da robotikaren mundua hain liluragarria bihurtzen duena guretzat kable fabrikatzaile moduan. Bere luzera guztian mugimendua ahalbidetzeko gure robotikarako kableak beste kableekin alderatuz era desberdinean fabrikatzen ditugu. Trefilazio fasetik hasita eta eroaleen isolamendu eta bihurduraz haratako doa, lamina eta zinten kolokazioa ere era berezian egiten da, kable hauek etengabeko bihurdura mugimenduak jasan ahal izateko.

Vincenzo Rio: Soldatze prozesutarako erabiltzen diren roboten kasuan, soldaduraren txisparen aurrean duen erresistentzia oso faktore garrantzitsua da. Kontsulta asko ari gara jasotzen honen inguruan, bereziki automozio sektoretik.

Karga dinamikoak robotikaren munduan dagoen erronkarik handienetakoa da. Alor honetan nola ziurtatu daiteke funtzionamendu fidagarri bat izatea eta nola aurrikusi daitezke eman daitezken akatsak?

Horst Messerer: Denbora asko pasatzen dugu kablearen balio-bizitzaren optimizazioa lortzeko ahaleginetan, baina kablea robotaren parte bat da bakarrik. Kableaz aparte kolapsatu daitezken osagai elektronikoak, errodamendu edota motorrak ere badauzka. Datu kableak ere denborarekin zahartu egiten dira eta akatsak ekar ditzakete. Denbora errealeko igorpen aplikaziotan, pakete edota bit mailako akatsek sistema osoaren funtzionamenduan eragin zuzena izan dezakete. Adibidez, makinaren produkzio denboratan eragin zuzena izan dezake. Baina limiteak kasu bakoitzaren araberakoak dira. Hori dela eta, datu kableen egoeraren monitorizazioaz ere arduratzen gara.

Ebner: Aurretikako mantentze kasutan, motoreek egindako distantziaren informazioa robotetik bertatik jaso eta igortzen da. Informazio enpirikoan oinarrituta, adibidez, aurrikusi daiteke noiz ardatz batek erreparazio lanak beharko dituen edota erreminta bat noiz aldatu beharko den.

Dietz: Robotek automozio sektorean (adibidez soldatze lanetako lineatan) 16 urterarteko balio bizitza daukate. Behar bezala aukeratutako kableek denbora hori arazorik gabe iraun dezakete. Gainera, roboten erreabilitazioa oso modan dagoen zerbait da. Modelu berrien epeak oso luzeak direnez kasu batzutan, erreabilitazioa eta robot zaharren erreparazioa gero eta gehiago ematen da industrian. Kasu hauetan interesagrria izango litzateke berritze prozesu horren barruan kableen ordezkatzea egitea ere.

Wurll: Robot batek behar bezela funtzionatzeari uzten dionean, askotan osagai periferikoren baten akatsa edota apurketaren ondorioz izaten da, pintzaren baten puskatzea edota soldadura teknologiaren hutsegiteak, kasuko. Kasu gehienetan robota duen sistema batean osagai periferikoak izaten dira kostu handienetakoak ekartzen dituzten osagaiak. Horregatik alor hau oso kontutan hartu behar da aurretikako mantentzea planifikatzen denean.

Gizakia eta roboten arteko distantzia espaziala lan askotan murrizten ari da, “cobot” deritzonekin. Zuen iritzian, zein erronka daude tendentzi honekin lotuta?

Kraus: Kontutan hartzeko alor garrantzitsuenetako bat istripuak ekiditen saiatzea litzateke. Azken finean, inongo hesi babesgarririk gabeko cobot batengandik kalteak jasotzeko arriskua handiagoa da leku itxi eta babestu baten dagoen industri robot batengandik jasotzekoa baino. Robotekin lanean dagoen jendeak trebakuntza berezi bat jaso behar du, beharrezkoa da “robot maneiatze test” berezi bat pasa beharra horrela lan horretarko gaitasun bermatuko litzatekelako. Robotek ustegabeko mugimenduak egin ditzaketela askotan kontutan hartzen ez den zerbait da eta egoera arriskutsu asko ekar ditzaketen talkak sortu ditzazkete. Hori dela eta, cobot-en kasuan, mugimendu abiadura askoz ere baxuagoa da.

Dietz: Ahalegin asko izan dira roboten portaera monitorizatzeko, horretarako kamarak erabiliz talka egoera posibleak ebaluatzeko eta etorkizunari begira egoera horrek aurrikusteko. Aplikazioaren arabera, datu babes eskubideak kontutan eduki behar dira langileak sistema hauengandik kontrolatuak sentitu bait daitezke.

Ebner: Aipatu beharrekoa da baita ere, nahiz eta gizaki eta roboten artean separazio espaziorik gabe lan egitea posible izan, langile askok ez dutela nahi horrela lanik egiterik. Horren ondorioz, cobot hauek askotan ez dira cobot kolaboratibo gisa erabiltzen, betiko industi robot baten bertsio konpaktatu bezela baizik.

Cobotak eta erabilterrazak diren industri roboten belaunaldi berriek robotikarantz mugimendua erraztu du askorengan. Baina noiz da momentu aproposa robotikan inbertitzeko eta zeintzuk dira mugimendu horrengandik espero daitezken onurak?

Ebner: Galdera horien erantzuna aplikazioaren ezaugarrien araberako izango litzake. Orokorrean, cobot-ak eta erabilterrazak diren industri robot konpaktuen belaunaldi berriak, gure HORST-a kasuko, orain arte oso robotizazio portzentai baxua izan duten enpresa txiki eta ertainetara zuzenduta daude. Helburua ez da maila altuko aplikazioak martxan jartzea, garrantzitsuagoa da teknologiarekin hasierako esperientzia bat jasotzea eta alor horretan nola modu erraz eta eraginkor baten mugitu behar den ikastea. Askotan robot bat erosteko ideiarekin hasten da eta aplikazio konkretua aurrerago gauzatzen da, atuomozio industrian ezagutzen ditugun robotekin funtzionatzeko moduaren justu kontrakoa litzateke. Cobot edota belaunaldi berriko industri robot hauek malguagoak dira eta ez daude diseinatuta operazio berdina etengabe hurrengo 6 edo 10 urtetan egiteko. Eskuragarritasun maila zeharo ezberdina azaltzen dute, bai prezioan eta bai martxan jartzen prozesuan. Hori dela eta, soluzio hauen atzean dauden aukerak oso anitzak dira.

Digitalizazioaren bidean, askotan buruan darabilgun galdera ondokoa da: Automatizazioak eta robotikak enplegua sortu edota kendu egingo duen. Zer teknologiatan hartuko dute robotek gizakiaren lanaren lekua? Non ikusten duzue enpleagua sortzeko aukera robotika eta automatizazioaren eskutik?

Dietz: Ez dut ikusten robotika gizakiaren lanaren aurrean mehatxu bezela, nik lan horren hobekuntza ekar dezaken zerbait bezela ikusten dut. Hemen Alemanian lan kualifikatuaren gabezia nabarmena da, gero eta zailagoa da lan askotan kualifikazio altuko langileak aurkitzea. Robotek fisikoki lan gogorrak eta errepikakorrak eta aspergarriak diren eta gizakiek egin nahi ez dituzten lanetan har dezakete gizakien lekua (7 egun astean, 24 ordu egunean, atsedenik gabe eta zehaztasun handia behar duten lanak). Oso zaila ikusten dut sektore hauetan lanpostuak apurtzea izan ere langile kualifikatuak aurkitzea ez da erraza gaur egun. Egoera desberdina izan daiteke soldata baxua duten herrialdetan lanesku asko dagoelako. Bestalde, kontutan hartu behar den beste gauza bat, programazio eta robota erabiltzearen inguruan ere lanpostu asko ari direla sortzen. Hala ere, lan hauek behar bezela egiteko trebaketa eskeintzea gaur egun arazo bat biurtzen ari da enpresa askotan. Hau ere hurrengo urtetan aurre egin beharreko gai bat izango da.

Medikuntza eta zaintza, gastronomía, alor pribatuko etxeko-lanak edota umeen jostailuen munduan roboten aplikazio aukerak zenbaezinak dirudite, industri alorretik kanpo ere bai. Hemendik 10, 20 edo 50 urtetara robotez inguratuta egongo gara gure bizitzako alor askotan?

Benedek: Zerbitzuen alorrean roboten aldeko apostuaren joera argia ikusten da. Etxeko lanetan, enfermeritza eta ospitaletan roboten hedatze nabarmena ikusten da. Horrela, pertsonei objetu astunak jasotzen laguntzen dieten edota osasun arazoak direla eta egin ezin diren gauza asko egiten lagundu dezaketen robotak toki askotan ikusiko ditugu. Izan ere, jadanik badaude robotak ospitaletako geletara joan eta desinfektatze lanak egiten dituztenak UV teknologia erabiliz erabat era autonomoan. Suposatzen dut roboten erabilera askotan era zentzudun baten egingo dela baina beste batzutan ez hain zentzudunean, beti ere laguntza pribatuaren alorrean industri arloan baino gehiago.

Dietz: Nik ere oso aukera zabala ikusten du medikuntza arloan. Operazio endoskopikotan parte hartzen duten robotak badaude jadanik; operazio hauek askotan bata bestearengandik gertu egon behar diren mediku askoren beharra izaten dute gaixoaren inguruan. Zentzu honetan, robotak 4 beso ere izan ditzake eta kontsola, monitore eta kamara baten bitartez maneia daiteke, horrela askoz ere ikuspegi hobea dutelarik medikuek operazioan zehar. Tratamendu fisioterapeutikoak edota ebakuntza geletako mahaietan ere aplikazio baliagarriak ditu robotaren erabilerak. Horretaz gain, robotek ere aplikazio oso baliagarria dute gizakiaren bizitza jokoan egon daiteken eginkizun askotan, adibidez lehergaien desaktibazio lanetan edota erreaktore nuklearretan egin beharreko lanetan.

Wurll: Gaur egun, eraikuntza alorrean enpresa batekin gabiltza lanean kareharrizko ormak eraikitzeko gai izango den robot bat garatzeko helburuarekin. Nekazaritza arloan ere robotika oso interesgarria izan daiteke. Marrubiak edota sagarrak era automatikoan jaso ditzaketen sistemak erabiltzekotan dauden ekoizleekin kontaktuan gaude. Ingurunearen ezaugarriak kasu hauetan garrantzi haundia dauka, izan ere teknologiak edozein egoera metereologikotan funtzionatu behar du. Google bezelako enpresak “Everyday Robot” izeneko proiektutan diru asko inbertitzen ari dira. Besoak dituzten plataforma mugikorrak dira era automatikoan mahaiak eta aulkiak ordenatu eta garbitzeko sortuak, jatetxe, taberna eta horrelakotara zuzendutakoak batipat. Teknologia hauek sektore hauetan betirako geldituko diren ez dakigu, baina gastronomian horrelako teknologia gero eta gehiago erabiltzen ari dela oso argi dago.

Kraus: Uste dut robotikaren aurrerapena eskuz egiten diren jardueretan askoz ere nabarmenagoa dela hizkuntzarekin zerikusia dutenetan baino gehiago.Gizakiaren hizkuntza gaitasunaren garapenarekin paralelotasun argia dago alor honetan, izan ere garapen mota hori garapen fisikoa baino beranduago etorri zelako. Era berean, nire iritziz, zaila izango da honi forma ematea eta dominatzea adimen artifizialarekin. Beraz, uste dut roboten hurrengo eboluzioa logistikan erabilgarri izango diren plataforma mugikorretan ikusten dut, adibidez.

Wurll: Kamioi eta kaxa mugikorren zamaketan ikuspegi berritzaileak daude. Duela gutxi ornitzaile estatubatuar batek besodun plataforma mugikorra erakutsi du kaxa mugikorren manipulazioarentzat bereziki optimizatua. Robotak karga duenaren ingurura joateko gaitasuna dauka eta behin han garraiatzaile teleskopiko baten bidez zamak lokalizatu eta kaxetan kargatzeko ahalmena dauka. Prozesu hau askotan ez da gizakiak egingo lukena baino azkarragoa, baina ez da inongo etenik gertatzen prozesuan zehar. Hau da, robotikak prozesuen produktibitatean izan dezaken onura ere benetan aipagarria da.

Kraus: Gaur egun indarra hartzen ari den beste aplikazio bat robot soldatzailearena da. Soldatzaile kualifikatuen eskasia nabarmena da gaur egun, ez du ardura robotaren mugimendua mantsoa izateak, soldatze prozesuak beti behar izan du bere denbora ondo egiteko. Hori dela eta, IPA-n lanean dihardugun alor garrantzitsu bat soldatzearen hasiera eta bukaeraren antzemate automatikoa da, eta beharrezko izan ezkero automatikoki doitze lanak egitea, beti ere soldatze tolerantziak kontutan hartuta. Soldatze prozesutan robotikak onura asko ekar ditzakela uste dut.

Parte-hartzaileei buruz

  • Prof. Dr.-Ing. Christian Wurll Kalsruheko zientzi aplikatutako unibertsitateko zientzi eta ingeniaritza fakultateko ingeniaritza elektriko eta automatizazioko irakaslea da. Robotika eta automatizazio ingenieritzan aditua da. Ikerketa aplikatuko institutuko bozeramailea ere bada. 16 urtez Kuka robot fabrikatzaile ezagunean lan egin zuen.
  •  Dr.-Ing. Werner Kraus Stuttgart-eko IPA Fraunhofer fabrikazio, ingeniaritza eta automatizazio institutuko robotika eta sistemetako arduraduna da. Beste gauza batzuen artean, institutua “Robotic Valley” antzeko zerbait ari da eraikitzen Baden Württemberg-en, robotikako enpresen bilgune izateko helburuarekin.
  • Janik Ebner Fruitcore Robotics GmbH enpresan proiektu zuzendaria da. 2018an, Constance-en dagoen enpresak, HORST izeneko robota merkaturatu zuen, enpresa txiki eta ertainetara zuzendutako robota, enpresa hauek robotika soluzio merke eta sinpleetara iristeko aukera izan dezaten
  • Holger Dietz Robotec Systems GmbH enpresako arduradun nagusia da,HELUKABEL-en taldeko enpresa. Duisburg-eko enpresak robotika industrialean oinarritutako pakete teknologikoak fabrikatzen ditu. Dietz planta mekaniko eta ingeniaritza munduan burubelarri egon izan da urte askoan, horren adibide Kawasaki Robotics enpresan eman zituen urteak.
  • Ronald Benedek HELUKABEL-eko partaide da 2008-tik, eta automatizazio eta drive alorreko talde buru delarik, drive eta robotikako proiektuen arduradun nagusia da HELUKABEL barruan
  • Vincenzo Rio Ronald Benedek-en taldeko partaide da 2020-tik eta robotikarako kableetan aditua da. Bere lanen artean industri produktu konkretu batzuen arduradun izatea eta HELUKABEL-en enpresa subsidiarioei laguntza ematea dago
  • Horst Messerer HELUKABEL-eko datu, sare eta bus teknologien unitateko arduradun nagusia da. 2014an HELUKABEL-eko partaide izatera pasa aurretik, 28 urtean industri kableen munduan lan egindakoa da. Bus eta Ethernetekin zerikusia duten elkarte zenbaitzutako partaide aktiboa da eta alor honetan dauden araudietan aditua da

By URKUNDE, 20-01-2023