Zuzenekoa: Zentratua eta zehatza

Zergatik aukeratu ditu Scansonic-ek HELUKABEL-en kable robotikoak bere sistema optikotarako?

Scansonic MI GmbH roboten bitartez lagundutako laser makinetarako sistema optikotan dago espezializatua. Berlinen kokatua dagoen teknologikoki aurreratua den enpresa honek fabrikatutako modulu hauek, HELUKABEL-ek hornitutako ROBOFLEX kableak erabiltzen dituzte. Kable hauek flexio eta bihurdura bezelako mugimendu mekanikoen aurrean erresistentzia daukate, horrela industri robot eta aplikazio mugikorretan erabiltzeko aproposak bihurtzen direlarik.

Gaur egun oso ohikoa da laser bidezko mekanizazioa egiten duten makinak aurkitzea sektore askotan, eta arrazoi osoz: Soldatze, mozketa eta materialen gogortze prozesuak laserren bitartez egitea beste teknologi asko baino garbiago, azkarrago eta zehatzagoa da. Laserra oso ohikoa da kalitatea eta bukatze prozesua garrantzizkoa den eremutan, adibidez automozio industrian zati desberdinen lotura eta muntaia prozesutan

Gaur egungo produkzio planta aurreratuetan egiten diren eginkizun konplexu eta anitzak aurrera eramateko, laser bakoitzak bere sistema optiko berezia behar du. Sistema konplexu hauek, laserra gidatu, aldatu eta enfokatzen laguntzen dute prozesua behar bezala egiteko. ”Laser berdina erabil daiteke materialen lotze prozesurako, baita berauen mozketarako ere”, dio laser sistema optikotako fabrikatzaile nagusienetako den Scansonic MU GmbH-ko erosketa saileko buru den Christian Schwerdt-ek. 2000. urtean sortua, Berlinen kokaturiko enpresa honek, soldatze, mozketa eta gainazalen mekanizatura bideratutako soluzioak eskaintzen ditu.

Sistema modulatua eskakizun berezietarako

Scansonic-en arrakastak bezeroen beharren arabera elkarren artean konbinatzen diren moduluz osatutako soluzioak garatzean datza. ”Sistema honek posible egiten du ez-ohiko aplikazioak edota oso bereziak direnak era ekonomiko batean garatzea”, dio Schwerdt-ek. Aplikazio hauek batez ere hain azkar hazten ari den e-mobility segmentuan ari dira gero eta gehiago erabiltzen: “Berdin du motore elektriko, potentzi elektronika edota baterieri buruz bagabiltza ere, laser bidezko soldatze prozesua ia osagai denetan erabiltzen da eta zehaztasun maila altuan gainera”, azpimarratzen du.”Adibidez, soldatzearen lotura guneak gas itxiera hermetikoa behar du izan, osagai ñimiñoen lotura edo ikusten diren zipriztin edo irregulartasunik gabeko gainzala behar du eduki. Hori dela eta aplikazio bakoitzak laser eta sistema optikoetan espezifikazio konkretuak behar ditu izan.”

Sistema hauek bere ardatzen bidez bilatzen diren mugimenduen sekuentzia konkretuak posible egiten dituen industri robotetan jartzen dira. Azpimarratzekoa da Scansonic-en produktuak ez daudela lotuta robot fabrikatzaile konkretu batekin, era unibertsalean erabili daitezke. “Gure barne laborategian, bere sektorean munduko handienetakoen artean dagoena, robot mota desberdinak ditugu, horrek esan nahi du gure sistema optikoetan aplikazio berrien prototipo berriak garatu eta optimizatzeko gai garela” dio Schwerdt-ek. Jakintza eta malgutasun honetan baliatuz, Scansonic enpresa entzutetsu askoren kolaboratzaile ezin hobea da, bai enpresa ertain eta bai korporazio handientzat ere.

Laserren sistema optikotan kableek oso paper garrantzitsu jokatzen dute. Sistemen bidez indarra eta informazioa igortzen dute eta robot baten bitartez armairu elektrikoarekin konektatzen dute. Fidagarritasun handiko errendimendua oso garrantzitsua da, izan ere edozein akatsek potentzialki kalte eknomiko handiak ekar ditzaketen produkzioaren geldialdiak ekar ditzakete. Era berean, kableek flexio, bihurdura eta trakzio mugimendu bortitzak jasan behar dituzte robotaren etengabeko mugimenduak direla eta. Beraz, aplikazio konkretu horietarako espreski diseinatu eta fabrikatutako kableak behar dira, nahi ez diren kablearen urratze edota kalteak ekiditeko epe luzera.

Robotentzat diseinatuta

Scansonic-ek konfidantza osoa dauka HELUKABEL-engan ezinbesteko osagai hauekin. Konexio elektriko teknologian aurreratua den HELUKABEL-ek, urte askoan laserrean espezializaturik dauden hornitzaileen artean garrantzitsuenetakoa izan dena, Scansonic-en sistema optikoak robotikarako 4 kable mota desberdinez hornitzen ditu. Kable hauek ROBOFLEX kable famili arrakastatsuaren barruan daude, eta espreski robotetan erabiltzeko diseinatu eta fabrikatuak dira.“Tentsio kimiko eta termikoak jasateko diseinatuak izan dira, baita flexio eta bihurdura bezelako karga mekanikoak jasateko ere”, dio HELUKABEL-eko robotikarako kableen departamentuko buru den Vicenzo Rio-k. “Olio eta soldatze txispen aurrean erresistentzia daukaten kable bereziak ere badaude eskuragarri familia honen barruan”. ROBOFLEX markaren barruan, sentsore, datu, kontrol eta potentzi kableak ere badaude, era horretan robotika munduan erabiltzen diren kable sorta osoa eskainiz.

Scansonic-en sistema optikotara zuzendutako kableak neurrira eginikoak dira. “HELUKABEL-ek kableak gure espezifikazioen arabera garatu zituen, eroale kantitatetik hasi, kable sekzio eta pantaila motarekin jarraitu eta kanpokaldeko mazusta kolore gorriarekin amaituz”, dio Christian Schwerdt-ek. Kableen artean hibrituak ere badaude, potentzia eta datuak igortzeko gai direnak. “Guretzat, bai leku eta bai ekonomikoki aurreztea suposatzen zuen soluzio aukeraketa izan zen, normalean stockean edozein momentutan bidaltzeko moduan egoten ez den zerbait”, Schwerdt-en arabera. “HELUKABEL-en aholkularitza etengabe izan  dugu eta beti aurkitu izan du soluzioa gure eskakizun zorrotzen aurrean”.

Scansonic-ek ohiko kable batzuk ere jaso zituen HELUKABEL-en eskutik, konexio kableak, prentsaestopa edota beste osagarri batzuk kasuko. Schwerdt-ek erosketa arduraduna izanik ez dio bakarrik produktuaren kalitateari erreparatzen, baita erabat fidagarria den produktu bat noiznahi eskuragarri izatea ere oso garrantzitsua da. “Ez daukagu almazenamendu ahalmen gehiegi gure instalakuntzetan, horregatik oso garrantzitsua izan da HELUKABEL-ek behar genituen produktuak stock-ean edukitzea eta edozein momentutan bidaltzeko ahalmen hori izatea”. HELUKABEL-ek Berlin ondoan dagoen Neuenhagen gune logistikoa Scansonic-en instalakuntzetatik gertu izateak asko erraztu zuen bidalketa prozesua. Schwerdt-ek oso positiboki baloratzen du HELUKABEL-ek eskaintzen duen malgutasuna bere zerbitzuan: “Aldaketaren bat behar badugu, adibidez, merkatu amerikarrerako UL legediaren inguruan, HELUKABEL beti dago hor aholkularitza azkar eta profesionala emateko prest

Bete gabeko desiorik uzten ez duen hornitzailea

Eskaintzen duen osoko zerbitzu honi esker, Scasonic oso gustora dago HELUKABEL-ekin. Schwerdt-ek ez dauka inongo dudarik 10 urte baino gehiago iraun duen harreman profesional honek etorkizunean ere jarraituko duela. “Hornitzaileen kalifikazio eta homologazio prozesuak denbora asko eraman eta kostu asko dauzkaten prozesuak dira, ez zaigu gustatzen hornitzailez aldatzea inongo arrazoirik gabe”, azpimarratzen du Schwerdt-ek. “Ez daukagu inongo arrazoirik egiteko HELUKABEL-ekin, guztiz kontrakoa baizik. Kalitatea, eskuragarritasuna eta emandako zerbitzua kontutan edukita gure nahiak guztiz betetzen dira beraiekin, gure ustetan ez dago ezer hobetu daitekenik”.

Scasonic-i buruz

Nor:

Scasonic-ek laserren bidezko soldatze eta material gogortze prozesutarako sistema eta soluzioak eskaintzen ditu; horretaz gain, sentsore eta kalitate monitorizazio teknologia ere eskaintzen du. 2000 urtean, Berlingo enpresak industri mundura bere ekarpena egin zuen bere lehen produktua sortu zuenean: Laser bidezko soldatze prozesurako mekanizazio optikodun erreminta berritzailea, autoen karrozerian lotura finak egiten lehen joerak ezarri zituena.

Zer:

Scansonic-en produktuak batez ere autoen konstrukzio, tren eta antzekoen konstrukzio eta energi sektorera daude zuzenduta. Osagaien laser bidezko lotura prozesura zuzentzen den enpresa garrantzitsuenetako bat da. Scansonic Industrial.Group. (B.I.G.) enpresa taldearen barruan dago, 5 teknologi aurreratudun enpresek osatzen dute taldea, bakoitza sektore desberdinetara zuzentzen direlarik.

By URKUNDE, 02-02-2023