Neurketa errazten
Nola Aufmaster-ek instalatzaileen eraikuntzetako elektrizitate lanetan iraultza ekarri duen
Eraikuntzan kableen luzerak erregistratzea oso lan aspergarria da: elektrikariek kablea behar duten neurrira moztu behar dute eta mozketa bakoitza zehaztasunez erregistratu behar dute, normalean arkatza eta papera erabiliz. “Beste modu errazagoren bat egon behar da”, hori da 3 gazte ekintzailek pentsatu zutena. Horrela, Aufmaster izeneko soluzio digitala sortu zuten, denbora eta dirua neurri berdinean aurreztea suposatzen duelarik.
“Dena 2015ean Tirol hegoaldean mendian geundela hasi zen”, dio Claudius Jehle-k. Claudius, Suabia garaia eskualdean dagoen Ravenburg (Alemania) hiriko ingeniaria berau, Aufmasterren atzean dauden 3 buruetako bat da. “Instalakuntza elektrikoak egiten dituen enpresa bateko buru den Paul nire aita eta goi mailako elektrikaria den nire anai Constantine-kin solasean nenbilen, eraikuntzetako instalakuntzetan kableak neurtzeko lan aspergarri eta astunari buruz. Esperientziak dio kableen mozketaren informazioa paper baten apuntatzeak akatsak ekartzen dituela eta honek ondorengo fakturazio lanetan zailtasunak ekartzen dituela ere bai.”
Hiru mendizaleak soluziora gerturatzen zihoazen: bobinan gelditzen den kablearen luzeera era automatiko batean neurtuko lukeen gailu bat asmatu behar dugu, horrela mozten ari garen kablearen luzeera era automatikoan kalkulatu eta erregistratzeko. Informazio hau smartphone batera igortzea lortuko bagenu aplikazio baten bitartez, instalakuntza elektrikotan dabiltzan enpresen lana asko erraztuko genuke. Aufmaster-en ideia jaio zen. Mendizaleak etxera bueltatu bezain laister, lanean hasi ziren eta Jehles-ek lehen prototipoa garatu zuen, eta handik urtebetera, lehen neurtzeko gailuak sortu zituzten.
Digitalizaziorako software-an adituak
2019an, Jan Müller eta André Wagner-ek taldearekin bat egin zuten. Software garapenean adituak diren bi gazte hauek eskolatik ezagutzen zuten elkar eta aurretik bazuten esperientzia ekintzaile bezela bien artean sorturiko enpresa batean bait zebiltzan lanean. “Enpresa zenbaitzuren web orriak garatzen ibili ginen biok eta geroago automozio eta neurketa optikoaren eremuan lan egiten zuten enpresa batzurentzat logistikarekin zerikusia zuten software-ak ere garatu genituen”, azpimarratzen du Jan-ek. “Egun baten, amankomunean geneukan lagun batek Claudius-en proiektuaren berri eman zidan”. Digitalizazio arloan bere ezagutza aprobetxatuz eta proiektuari alor horretan bultzada emateko asmoz, Aufmaster-en historiaren parte izatea pentsatu zuen eta bere lagun eta bazkide zen André-rekin batera taldearekin bat egin zuten.
Denak batera lanean, Aufmaster-entzat aplikazio bat garatzen hasi ziren eta baita web orri bat ere. Era berean, beraien ideia berri honen benetazko lehen emaitzak jasotzen hasi ziren, froga bezela gailua erabiltzen hasi ziren bezero batzuen eskutik. “Erantzuna benetan aparta izan zen”, dio André-k. “Gure kalkuluen arabera, Aufmaster erabili ezkero administrazio eta mozketa kostuak 30%-an murriztea posible zen. Horrela instalatazileek ez zuten gehiago informazioa formulariotan eskuz bete beharko ondoren informazio hori bulegoan fakturazio lanetan berrerabiltzeko. Honek denbora aurreztea dakar eta gainera fakturazio lanetan ere akatsak ekiditea ekarriko luke.
Bazkide komertzial sendoa
Hala ere, laister konturatu ziren horrelako gailu bat erabiltzeak, batez ere aplikazio eta smartphone edota tableta batekin konektatua egon beharrak, instalatzaile “artisau” gehientsuenentzat aldaketa eta berritasun handia suposatuko lukeela. “Gure kontura jarraituta lortuko genuen arrakasta oso mugatua izango zela konturatu ginen”, dio Jan-ek. “Gure ondoan bezero berriengana eramango gintuen bazkide sendo baten beharra geneukan”. Aufmaster taldeak HELUKABEL-en aurkitu zuen bazkide sendo hori; HELUKABEL-ek hasieratik egin zuen apustu sendoa ideia berri honengan. Horrela, HELUKABEL-ek marketing eta salmenta prozesuan babesa eman zion proiektuari. Are gehiago, bien arteko datu base amankomun bat sortu eta HELUKABEL-en bobinetan Aufmaster-en QR kodeak ezartzeko ideia ere badago, horrela gailuak automatikoki zein kable mota den identifikatzeko modua izango luke.
2022-ko udazkenerako dena martxan zegoen. Erabat era profesionalean fabrikatutako Aufmaster gailuen lehen sorta merkaturatu zuten eta web orria ere ehuneko ehunean funtzionatzen hasi zen. Proiektuak bere lehen une garrantzitsua bizi izan zuen. “Baina ez da azkena izango”, dio André-k. “Gure ideia erreminta kaxa guztietan Aufmaster bat izatea da”. Hiru gazte ekintzaileek argi daukate oraindik ere bide luzea daukatela aurretik. “Ziur gaude gure ideia industria osoan zabaltzeko modua badagoela, eta horrek suposatuko lituzken onurak oso argi daude”, argudiatzen du André-k. “Eta ez dago dudarik HELUKABEL-en laguntza merkatuan arrakasta jasangarri bat lortzeko helburuan behar-beharrezkoa dela”.
By URKUNDE, 10-02-2023