HELUKABEL Hanover Messe 2023-an izango da

Orain da zure aukera industri aplikaziotara zuzendutako konektagarritasun elektrikoen teknologian soluzio osoen barruan murgiltzeko.

Hannover Messe 2023an, HELUKABEL Group soluzio osoak ematen dituen hornitzaile gisa azalduko da sekula baino gehiago. Konektagarritasun elektrikoen teknologietan aditua dena ez da kable eta bere osagaien hornitzaile soil bezela azalduko, berritasun moduan taldeko enpresa berri diren EKD Systems, Sangel Systemtechnik eta Kabelmat Wickeltechnik-en produktuak ere plazaratuko ditu Apirilaren 17tik 21era Hannover Messe-ko 13. Pabilioi eta D96 stand-ean.

2022an, HELUKABEL Group-ek kate kable-eroale metaliko, altzairu herdoilgaitz-eko eta plastikozko fabrikatzaile alemaniarra den EKD Systems GmbH enpresa erosi zuen. Bestalde, aurreko urtetik HELUKABEL Group-eko partaide den Sangel Systemtechnik-ek aplikazio mekaniko eta ingeniaritza plantetara zuzendutako kalitate handiko industri kableatuak garatzen ditu. Jabekuntza berri hauekin, HELUKABEL Group neurrira eginiko eta beraien aplikaziotan erabiltzeko prestaturik dauden soluzioak garatzeko gai den hornitzaile oso modura aurkezten da.

Kabelmat Wickeltechnik aldiz era guztietako kable, altzairuzko kable, hodi, tutu malgu eta profilen biltegiratze, bobinatze eta mozketara zuzendutako gailu eta makinen fabrikatzailea da. Besteak beste, erakusketara inguratzen direnek LAGROL (kable bobinen biltegiratze sistema) eta MOTROL (kableak bobinatzeko makina) soluzioen eraginkortasun eta ezaugarri ergonomikoak ikusteko aukera izango dute.

Beste berrikuntza nabarmen bat Aufmaster izango da: obretan sekzio desberdinetako kableen erregistro eta dokumentazio automatikoa ahalbidetzen duen neurketarako gailu eta software-a da. Sistema honen bidez, instalakuntza elektrikoan dabiltzan enpresek bere proiektuetan denbora aurrezten dute, kostuak murrizten dituzte eta fakturazio prozesua erraztu egiten dute. HELUKABEL Group proiektu honen partaide da eta erakusketara inguratzen direnek demostrazio bat ikusteko aukera izango dute zuzen-zuzenean.

Zure arreta piztu dugu? Hannover Messe 2023-rako sarrerak nahi izan ezkero, HEMEN sakatu.

HMI-an ikusiko dugu elkar.

By URKUNDE, 14-03-2023