Eguzkiaren energía probestuz

Industri fotoboltaikoaren aliatua izanik, HELUKABEL-ek sektore honetara zuzendutako produktu eta soluzio anitzak eskaintzen ditu

Energi berriztagarrien eskakizunak azkar ari dira hazten azken urteotan mundu osoan eta eguzki energia horietako iturri nagusietako bat da, haize eta ura oinarri duten energiekin batera. Ahal den eta hobekien probesteko helburuarekin, sistema fotoboltaikoak etxebizitza, industri eraikin, ofizinen eraikin, abeletxe eta sistema flotagarritan erabiltzen dira, besteak beste. Inguruneko baldintzak asko aldatzen dira; hori dela eta, sistema fotoboltaikoek eguraldi, hezetasun, UV erradiazio eta tenperaturaren aldaketa bortitzak jasan behar dituzte.

Fidagarritasun eta iraunkortasun handiko eguzki modulu arteko eta inbertsore eta metatze sistemetan egiten diren kableatuak behar beharrezkoak dira sistemaren funtzionamendu eraginkorra bermatzeko. Kableatu horietarako kanpo eragileak era fidagarrian jasan ditzaketen kableak erabiltzea oso garrantzitsua da. Azken finean, sortutako energia behar den tokira eramateko modu bakarra da.

Industri fotoboltaikoan esperientzi handiko bidelagun izanik, HELUKABEL-ek behar diren kable eta osagarriak hornitzen ditu aplikazio desberdin denetara zuzenduz. Produktu sorta anitza eskaintzen dugu, korronte zuzeneko eguzki panelak konektatzeko kableetatik hasi, sareko konexio eta elikadura lurreko kable eta tentsio erdiko kableekin jarraituz, eta sare eta komunikaziorako datu eta zuntz optikoko kableetaraino iristen da bere produktu sorta. Horretaz gain, kableatze osoko sistema eskaintzen dugu, konektoreak, tapoiak, hodiak, prensaestopak, karkasak eta erremintak barne, baita aurrez eginiko kableatuak ere.

Sektore honetara zuzendutako produktu sorta anitz hau HELUKABEL SOLAR POWER izeneko dokumentuan laburbildu dugu. Bota begirada bat eta aurkitu nola HELUKABEL-ek fabrikatzaile, instalatzaile eta sistema fotoboltaiko eta energía metatze sistemetan lan egiten duten guztiei bere babesa eta laguntza ematen dien mundu osoan, bere harri koskorra ekarriz energi berriztagarri, garbi eta jasangarrien sorkuntzan parte hartuz.

Sakatu hemen HELUKABEL SOLAR POWER katalogoa jeisteko.

By URKUNDE, 22-03-2023