360° segurtasun sarea meategietako ibilgailuetan
HELUKABEL-ek segurtasun-sistemen fabrikatzaileari laguntzen dio makineria pisutsuen ekipamendutan
Meatzaritza industria planetako sektore arriskutsuenetakoa kontsideratu izan da betidanik. Nahiz eta gaur egun operazioak seguruagoak izan langileentzat, oraindik ere meatzetako langileek egunero aurre egin behar diete arrisku handiei. Osasun eta segurtasunarentzat arriskurik handienak luiziak, kolapsoak, suteak, leherketak, hautsa eta zarata haundien aurrean egon beharra dira, besteak beste. Gaur egungo meatzetako galeriak sekula baino handiagoak dira, hori dela eta erabili beharreko makinaria gaur egun askoz ere handiagoa da, adibide gisa: buldozerrak, aurre kargatzaileak, iraulketa kamioi bereziak, grua bereziak eta abar, denak ere materialak ateratzeko, behar beharrezkoak dira. Leku mugatua izateak, istripu arriskua areagotu egiten du.
Kamara eta sentsoreekin ikuspegi osoa
Segurtasun erronka hauei aurre egiteko segurtasun enpresek, meatzegi enpresak eta langileek segurtasun neurri asko martxan jarri behar dituzte, adibide moduan ibilgailuen hurbiltasun presentziaren teknologian. Ekipamendu hauek, kamara, monitore, sentsore eta grabatzaile digitalak kasuko meatzetan erabilitako ibilgailuen aurre, atze, eta albotan jarri daitezke, erabiltzeaileari 360 gradutako ikuspegia edukitzeko aukera ematen diolarik. Sistema honek mezu entzungarriak ere eduki ditzakete, “Itxi gabeko atea”, “Objektuak ibilgailutik kanpo” edota segurtasun gerrikoarekin zerikusia dutenak adibidez. Muturreko kasutan, balaztan edota ibilgailua osorik gelditzeko sistemetan ere aplikazioa izan dezakete. Gailu hauen bidez, gidariak askoz ere era seguruagoan egin dezake bere lana.
Gailu hauek ondo funtziona dezaten, kable bidez interkonektaturik egon behar dira meategian dauden ingurumen eta erronka mekanikoei aurre egiteko, izan ere kableak ibilgailuaren kanpokaldetik instalatzen diren gehienbat. Erronka hau eskuan zuela, hurbiltasun teknologian oinarritutako gailuen fabrikatzaileak Helukabel-engana jo zuen. Helukabelek eskaintzen duen kable sorta anitzaren artean, UL/CSA araudia betetzen duen MEGAFLEX 500-C kable malgua aukeratu zuen.
Ondorengo ezaugarriak bete behar ziren:
- Ke baxu eta zero halogeno izatea: Kablea halogenotik libre izateak meatzetan dagoen sute arriskuarekin dauka zerikusia. Sutea izaten den kasutan, kable hauek erabilita meatzari eta ekipamenduen gidariek gas toxiko eta ke gutxiago jasan beharko lukete beraien leku murritzetan.
- 20 jouletako talkaren aurkako erresistentzia: 20 jouletako talka indarra kable baten gainean 4,5 kg-tako pisua 0.5 metrotatik botata frogatu daiteke. Hau 10 aldiz egiten da. Emaitza txarra izaten da kontinuitate falta badago edota eroale eta pantaila artean zirkuitulaburra ematen bada. Froga hau gainditzen duen kablea segurtasun osoz erabili daiteke ibilgailuak bere bidean edozer traba topatu eta traba sortzen duen elementu horrek kablearen contra talka egiten duen kasutan.
- Apantailamentua: Pantaila daukaten kableak zarata elektriko eta EMI-ak sortu ditzaketen bolumen eta intentsitateak murrizteko erabiltzen dira, seinalearen igorpenean galerak daudenean izaten diren efektu negatiboak ahal den heinean murrizteko. Apantailamentu honek kablea babesteaz gain, makina eta pertsonak ere babesten ditu. Lur-azpiko eta toki mugatua duten aplikaziotan, ibilgailuek elkarren artean edota pertsonekin talka egitea ekiditea helburu duten gailuek ez badute ondo funtzionatzen, kontrako efektua izan dezakete.
- UV izpien aurrean erresistentzia: Egokitu behar dirten ibilgailuak gehienbat lur-azpian erabiliko dira eta batzutan kanpoan uzten dira aparkatuta. Oso garrantzitsua da kableka UV izpien aurka erresistentzia edukitzea, eguzkiaren izpiek sor dezaketen kablearen higadura ekiditeko.
- Urradura aurrean erresistentzia: Meatzetan, ibilgailuek lur, harri eta urradura sor dezaketen edozein elementu aurki ditzakete. Erabili beharreko kableak objektu horien aurrean erresistentzia eduki behar du. Izan ere, kableak pantaila edukita, bere kanpokaldea askoz ere sendoagoa da eta horrek ematen dio urratzearen aurrean babesa.
Soluzio unibertsala
MEGAFLEX 500-C kableak goian aipatutako ezaugarri guzti horiek betetzeaz gain, sugarra atzeratze ezaugarria, olio eta grasen aurrean erresistentzia, ozono erresistentzia eta silikonarik ez izatea betetzen ditu. Bere tenperatura tartea -40°C-tik 80°C-ra izateak ere horrelako aplikaziotarako soluzio apropos bihurtzen du. Azkenik, 14 N/mm²-ko trakzio erresistentzia balorazioa izanik, MEGAFLEX 500-C kableak iraunkortasun handia dauka bere funtzionamenduan.
Sistema hauen fabrikatzaileak mundu osoko meategi enpresei zerbitzua emanik, kable hau mundu osoko meatzegitako ekipamenduan erabilgarria da. AEB, Kanada eta Europa erabiltzeko aprobazio denak baditu ere, fabrikatzaileak laginak bidali eta HELUKABEL-en laguntza behar izan zuen azken erabiltzaileei behar zuten dokumentazioa helarazteko eta froga denen ziurtasuna eta onarpena izateko. Pasa beharreko froga guztiak ondo pasa eta gero, azkenik MEGAFLEX 500-C onartua izan zen eta aplikazio horretarako baieztatua izan zen.
By URKUNDE, 31-03-2023