Hurrengo industri belaunaldirako konexio teknologia
Industri automatizaziora zuzendutako HELUKABEL-en soluzioak
Gero eta produkzio prozesu gehiago automatizatzeko joera dago mundu osoan, adibidez, automozio sektore eta bere horniketa sarean, elikadura industrian, sektore komertzialean eta logistikan. Manipulazio eta garraio sistema autonomo, industri robot eta ordenagailuz kontrolaturiko mekanizazio makinek, produktibitate handiagoa, etengabeko kalitatea eta fabrikazio malgua bermatzen dute tamaina bakarreko loteetan.
Industriako automatizazio sistema integratuek prozesagailu, sentsore, akzionamendu eta kontrol gailu asko behar dituzte beraien artean modu inteligente eta digitalean konektaturik. Horretarako kable aproposak aukeratu behar dira, izan ere honek sistemako gailu denek era fidagarrian energia eta datuak jasotzea bermatzen bait du.
Horretaz gain eskakizun konplexuak bete behar dituzte, aplikazioaren arabera; adibidez, tenperatura altua jasan beharra eduki dezakete, produktu kimikoen aurrean edo olioen aurrean erresistentzia edota flexio eta tortsio bezelako tentsio mekanikoak jasan beharra, toki estu eta txikietan funtzionatu beharra edota gero eta abiada handiagoan datuak igorri beharra. Guzti honek industri automatizazioa erronka handia bihurtzen du kable munduan.
Hamarkada askotan zehar, HELUKABEL sozio aparta izan da sektore guzti horietan punta-puntako enpresa askorentzat eta konexio elektrikoaren teknologian produktu sorta anitza eskaintzen du. Orain guzti horiek publikazio berri baten laburbildu ditugu, Industri automatizaziorako kable eta osagarriak izenpean. Hemen aurkituko ditugu, adibidez, motore, serbo eta berrelikadurarako kableak akzionamendu elektrikotarako, flexio eta tortsioaren aurrean erresistentzia daukaten kableak robot eta arraste aplikazioatarako, kableatu osagarriak, datu kableak, bus eta ethernet kableak eta kable hibridoak leku txikietan energi eta datu trasmisioa konbinatzen dutenak, besteak beste. Bota begirada bat.
HEMEN deskarga dezakezu publikazio berri hau.
By URKUNDE, 12-04-2023