Adituen beharra dagoenean

HELUKABEL-ek eskaintzen duen produktu sorta zabala 33.000 erreferentzi baino gehiagok osatzen dute; hala ere, produktu sorta zabal hau izanda ere, kasu batzuetan bezeroek ez dute aurkitzen aplikazio konkretu batzuetarako behar duten soluzioa. Zorionez, hau HELUKABEL-entzat ez da arazoa, izan ere horrelako kasuetarako kable berezien departamentu bat dauka, ez du inporta bezeroa bila dabilen soluzioa ez-ohikoa edota konplexua izateak, neurrira egiten bait dira kableak.

Baina zer da kable berezi bat? “Funtsean, gure katalogoan aurkitu ezin daiteken edozein produktu da guretzat berezia”, dio Reiner Breckle-k, HELUKABEL-eko kable berezien departamentuko buruak. “Kolore edota sekzio arruntengandik aldentzen diren kableak berezi bezela kontsideratzen ditugu, baina askoz ere erronka zirraragarriagoa da kondizio tekniko konplexuen aurrean aplikazio konkretuetarako soluzioa aurkitu behar denean”.

Reiner Breckle eta bere taldeak kable berezi baten garapen beharra zuzenean edota salmenta departamentutik jasotzen dutenean, egin behar izaten duen lehen lana kasuaren azterketa zehatza izaten da. “Oso garrantzitsua da kablea zein kondiziotan erabiliko den jakitea”, dio Breckle-k. “Zein tenperatura eta karga jasan behar duen, geldirik edota mugimenduan erabiliko den edota zein elementurekin izango duen harremana jakitea oso garrantzitsua da”. Kable berezietan adituek informazio hau argitzen dute lehenbizi bezeroarekin.

Egungo Produkzio eta inspekzio azpiegitura berriak

HELUKABEL-ek bere produkzio plantetan behar dituen baliabide denak ditu soluzio sofistikatu eta konplexuak fabrikatzeko. Kableak hasiera baten bere laborategietara bidaltzen dira bertan frogatzeko eta operazio kondizio errealetan frogatzen dira. “Askotan, aurretik detektagaitzak diren faktore aztoratzaileak sortu daitezke”, azpimarratzen du Breckle-k. “Kasu hauetan, aldaketak eta doitzeak egiten dira soluzioak bezeroak eskaturiko dena betetzeko. Gure helburua bezeroa kalitate handiko produktuekin hornitzea da”.

Baina kableak era arrakastatsuan erabiltzen hasi eta gero ere, lana askotan ez da hor bukatzen. Batzutan kablea erabiltzen ari den aplikazioan aldaketak eta garapenak egon daitezke denboran zehar eta orduan doikuntza lanak egin beharra egoten da. “Bezero askorentzat, gu ez gara kable hornitzaileak bakarrik, bezeroaren erabakitze prozesuan parte hartzen duen epe luzeko sozio fidagarria baizik”. 40 urte baino gehiagotako jakinduria eta esperientziak HELUKABEL sozio fidagarri eta bezeroentzako aukera onena bihurtu da.

Aplikazio bakoitzarentzat soluzio aproposa

Proiektuak txiki eta sinpleenetatik handi eta konplexuenetara iritsi daitezke: “Gure kable bereziak adibidez, suhiltzaileen kamioietako eskilara biribiletan, estoldetako errobotetan, makina tunelatzaileetan, petrolio plataforma edota haize eta biogas plantetan aurkitu daitezke”, dio Breckle-k. Kableek bete beharrekoak desberdinak dira aplikazioen arabera. “Honek  erakargarri eta erronkagarri bihurtzen du gure lana”, departamentuko buruaren arabera. “Azkenean, ez dago ia ezer ezin dugunik egin eta gure bezeroek horren onuragarritasuna jasotzen dute, izan ere behar konkretu bakoitzaren aurrean soluzio zuzena eskaintzen bait dugu”.

By URKUNDE, 29-04-2022