Instalazio ireki eta kate kable garraiatzaile sistemetara zuzendutako kable malguak

HELUKABEL-ek suaren aurrean TC-ER-ren araberako erresistentzia eta malgutasuna konbinatzen dituen eta kableak garraiatzeko kateetako aplikazio mugikorretara zuzenduta dauden kableak eskaintzen ditu bere katalogoan

Instalazio denbora gutxiago eta kostu baxuagoak: Kasu askotan, hodi edo kableen kate itxi gabeko kable elektrikoen instalakuntza irekiak abantaila asko dakartza erabiltzailearentzat. Hala ere, hau askotan ez da posible izaten aprobazioa egokirik gabe: Estatu Batuetan, adibidez, kableak garraiatzeko kate batean ipintzeko, kable horiek TC-ER (Tray Cable - Exposed Run) araudia bete behar dute. Egiaztagiri hau lortzeko, bai erabilitako materialek bai produkzio prozesuek betebehar berezi batzuk bete behar dituzte, suaren aurkako erresistentzia barne.

Hala ere, TC-ER betetzen duten kableek suaren aurkako erresistentzia lortzea bere malgutasuna galtzearen truke izaten da. Horrela, etengabeko mugimendu hori, batez ere kableak garraiatzeko kate barruan dauden kableentzat, gehiegizkoa izaten da. Ondorioz, iraunkortasuna murriztu egiten da eta kableak puskatzeko arriskua handitu, honek kostu handiak ekartzen dituelarik geldialdi denborak direla eta.

TC-ER araudiaren araberako suarenganako erresistentzia maila altua eta malgutasun handia biak batera behar diren kasuetarako, HELUKABEL-ek 2 soluzio eskaintzen ditu bere katalogoan: Pantaila gabeko MULTIFLEX 600 PVC kablea batetik, eta MULTIFLEX 600-C pantailadun kablea bestetik. TC-ER araudia betetzen dutenez, kable hauek aproposak dira instalakuntza irekietan eta babesik gabeko erretiluetan instalatzeko, makina dagoen tokiraino instalatzea ahalbidetzen delarik.Kableak garraiatzeko kableetan jarri daitezken eta etengabeko mugimenduan ibili daitezken konexio kable malgu bezela diseinatuak dira, kablearen diametroa 7,5 edo 10 aldizkako kurbadura erradioa dutelarik gutxienik. Gainera, MULTIFLEX kableek olioen aurrean erresistentzi handia daukate eta pantailadun bertsioan, bateragarritasun elektromagnetiko (EMC) maila ezinhobea ere bai.

TOPSERV 600 VFD eta TOPSERV 650 VFD akzionamendu kableek TC-ER araudia betetzen dute eta malgutasun berezia daukate, serbo motoreentzako aproposak direlarik. Horretaz gain, kobre estainatuzko txirikordaz osaturiko pantailak interferentzi elektrikoen aurrean babes handia eskaintzen du. Kablearen TPE-ez eginiko kanpo geruzak olio, elementu hozgarri eta urraduren aurrean erresistentzi handia ematen die kable hauei, guzti honek kableak garraiatzeko kateak dituzten industri aplikaziotarako eta instalakuntza irekietarako kable aproposak bihurtzen dituelarik.

MULTIFLEX eta TOPSERV kableak HELUKABEL-en 2016 urtetik daude eskuragarri eta bere egokitasuna erakutsi dute beti betebehar desberdinak behar zituzten aplikazio anitzetan. Honek merkatu amerikarrera zuzenduta dauden makina fabrikatzaileei nazioarteko araudiak betetzen dituzten soluzio fidagarriak eskaintzen dizkiete. Bere bezeroekin elkarlanean, HELUKABEL-ek aplikazio bereziei erantzuteko banakako soluzioak sortzen ditu, neurrira eginiko kableetatik hasi eta aurre muntaturiko eta erabiltzeko prest dauden kableak eroateko kateetaraino.

TC-ER araudia betetzen duten kable malgueri buruz gehiago jakin nahi izan ezkero, jarri gurekin harremanetan.

By URKUNDE, 03-11-2023