Helukabel-en eskutik hegan

Bista dotorea dagoelarik bertatik, 70metroko altueraraino  iritsiz Ludwigsburg (Alemania) hiriko bihotzean dagoen Bärenwiese parkean kokatua, City Star, munduko noria mugikor handiena, alemaniar hiri barroko honetako gonbidatu berezia da otsailaren 18tik. 48 gondola ditu denera, aire egokitu eta mugikortasun mugatua duten pertsonentzat egokitua, altura zorabiagarritara eramaten ditu bertara igotzen diren bidaiariak. Noriara igotzen direnek bizitze-jauregia eta bere lorategi famatuen bista ederrak dituzte ikusgai eta baita urrutira paisaia zoragarriak ere. Iluntzerakoan, 100.000 LED baino gehiagok noria argiztatzen dute, xarma berezi bat ematen diotelarik.

City Star-aren enpresa kudeatzailea Göbel-Worms GmbH da, feri ikuskizun enpresa entzutetsua Alemanian zehar atrakzio ugari kudeatzen dituelarik. Bertako enpresa kudeatzailea Eventstifter da, KSK usic Open ikuskizuna eta Roncalli zirkoaren ardura duena Ludwigsburg bertan. Noriaren instalakuntza eegiteko, bertako Hauptmann enpresa izan zen aukeratua, Eventstifter-ekin urte askotan lan egin duena horrelako instalakuntzetan."Oraingoan hala ere, zailtasun berezi bati aurre egin behar genion" dio Helmut Hauptmann enpresaren jabeak. " noriaren instalakuntzarako behar-beharrezkoak ziren konexio kableen horniketarekin arazoak izan genituen. Handizkariek emandako epeak oso luzeak ziren eta honek noria otsailean martxa jartzea arriskuan jartzen zuen."

Soluzioak bilatzerako orduan, azkenean Hauptmann-ek bere auzoan bertan aurkitu zuen; bere ezagun batek HELUKABEL-en lan egiten duen langile baten kontaktua eman zioen eta honen bitartez, Hemmingen-en, Ludwigsburg-etik kilometro gutxitara dagoen behar zuen kable hornitzailea aurkitu zuen. Eskaera segituan iritsi zen Thomas Bär salmenta zuzendariarengana eta azkar asko noria martxan jartzeko beharrezkoak ziren konexio kableen eskaera martxan jarri zuen. "Gure 33.000 erreferentzia bainoa gehiago dituen  Hemmingen bertan dago, beraz ez zegoen arazorik behar zituzten kableak azkar asko hornitzeko" dio Bär jaunak.

Eskaera jaso eta juxtu astebetera, behar zituzten gomazko kableak norian bertan zeuden instalakuntzarako prest. Horrelako instalakuntzak dituzten sistema bereziak eta toki eta pisu mugaketak kontutan hartuta, 95 y 150 mm²-ko diametroko kable unipolarrak erabili ziren. Beraien erabilera erraztearren, 50 metrotako 15 bobinatan eraman zituzten kableak, 60 eta 120 kilo tarteko pisua zeukatelarik. Hau dena HELUKABEL-ek Hemmingen-en dituen logistika instalakuntza berrieri esker lortu zen.

"Bezero asko ez dira konturatzen kable eta osagarriak zuzenean fabrikatzaileari eskatazea ere badagoela, kasu honetan gertatu zen moduan," dio Bär jaunak. "Honek abantaila handiak dauzka, kasu honetan bezela denbora asko aurreztuz." "HELUKABEL-en zerbitzu azkarra eta malgutasun handiari esker, kableak denboraz instalatuak izan ziren eta horrela noria aurrez pentsatuta bezela otsailean martxan jarri zen" dio Hauptmann-ek pozik. "Etorkzunera begira lasai gaude izan ere HELUKABEL-en arazoak konpontzeko gaitasun hori hor daukagu, baita erreakzio denborak oso urriak direnean ere."

By URKUNDE, 04-04-2022