Kalitate testak – 4. Zatia: Kurbadura eta urradura frogak
Gure kable eta eroaleen fabrikazaio prozesuan, hauek gure laborategietan era zorrotzean frogatuak izaten dira. Sail honen 4. atalean, kurbadura eta urradura frogei buruz hitzegingo dugu.
Aplikazio dinamikotan erabilitako kableek karga mekaniko ugari jasan behar izaten dituzte, urradura barne. Hauek kablea makinaren beste osagai batzurekin kontaktuan jartzen denean gertatzen dira. Etengabeko igurzketa honek kablearen kanpo geruza eta barne nukleoaren isolamenduan kalte handiak ekar ditzake epe luzera. Kalte hauek kablearen apurketa, hutsegiteak, zirkuitulaburrak edota suteak ekar ditzakete.
Gure laborategietan, beraz, urradura frogak egiten ditugu kableen kanpo geruza eta isolamendurako erabilitako materialak eguneroko eskakizunei aurre egiteko aukerakoak diren ala ez jakiteko. Hau frogatzeko, metalezko pieza bat erabiltzen da kablea aurrera eta atzera igurzketa mugimenduan ibiltzeko, horrela kablearengan benetako igurzketa mugimenduen simulazioa eginez. Froga eremu hauetan 400 mm/s-eko abiadurak eta 2.000 mm/s² eko azelerazioak erabiltzen dira. Honekin, oso dinamikoak diren aplikazioak simula ditzakegu igurzketa mugimenduak kablearen funtzionamendu eta iraunkortasunean zer efektu dituen neurtzeko.
Kurbatze mugimenduek kablearengan sortzen dituzten kargak sarritan jasan behar izaten dituzte kableek beraien bizitzan zehar aplikazio mugikorretan erabiltzen direnean. Igurzketarekin gertatzen den moduan kurbatze mugimenduek ere kablea osatzen duten materialengan kalte zuzenduezinak sor ditzakete. Beraz, kableak kurbatze mugimenduetara behartzen ditugu gure frogetan beraien erresistentzia neurtzeko eta ustegabe desatseginak ekiditeko.
Froga hauetan, kablea mugimenduan dagoen gailu batean sartzen da eta tolestu egiten da ubikazio konkretu batean. Erabiltzen den ekipamendua 440°/s-eko abiadua angular, 2,000°/s²-eko azeleraziotara eta ±180°-ko toleste angelutara iristen da. Gure ingeniarientzat, kable batek froga hau inongo kalterik gabe karga mekanikoak jasateko gaitasuna duenean bakarrik pasatzen du.
Galdetu adituari: Günter Meyer, Helukabel-ek Windsbach-en (Alemania) duen plantako test dinamikotako arduraduna da.
Nola babestu ditzaket kableak eta eroaleak urraduraren aurrean?
Modu desberdinak daude. Modurik onena, noski, kable eta makinaren beste osagaien arteko kontaktua ekiditea izango litzateke aplikazio mugikorren diseinuaren fasean. Hala ere, hori beti ez da posible izaten. Igurzketa ekiditea ezinezkoa bada, orduan kablearen kanpo geruzaren materiala ongi aukeratzea oso garrantzitsua da. Poliuretanoz (PUR) eginiko kableek daukate igurzketaren aurrean erresistentziarik handiena. TPE bezelako beste elastomero termoplastikoek ere erresistentzia handia daukate urraduraren aurrean. Binilozko polikloruroak (PVC) aldiz erresistentzi askoz ere txikiagoa dauka. Kableak babesteko beste modu bat gainazal gehigarriak jartzea litzateke, tutu termo-erretraktilak, babesgarri trenzatuak edota telazko zintak adibidez. Kasu batzutan kanaleta edota kate kable-garraiatzaile bat jartzeak ere lagun dezake kablea babesten urradura eta igurzketa mugimenduek sortu ditzaketen kalteen aurrean.
Zer da konkretuki kablearen apurketa eta zergatik da hain arriskutsua?
Kablearen apurketa kablearen barne nukleoak partzialki edo osoki apurtzen direnean gertatzen da gainkarga mekaniko baten ondorioz, urradura edo tolesdura adibidez. Konexio elektrikoa eten egiten da osoki puntu horretan. Honek ere normalki elektrizitatea orain apurtuta dauden eroaleengandik garraiatu ordez kablearen beste osagaien bitartez garraiatzea ekar dezake, horrela korrontearen densitate handituz. Kablea berotzen hasten da, barne nukleoaren isolamendu sistema kaltetuz eta ondorioz kablearen kanpo geruza. Honek zirkuitu-laburra edota arku elektrikoa sor dezake, honen ondorioz kableak sua hartuz, hau izaten da estadistikoki suteen sortzaile nagusienetakoa. Horregatik da hain garrantzitsua aplikazio bakoitzerako kable eta eroale zuzenak aukeratzea eta erregularki monitorizatzea.
By URKUNDE, 11-07-2024