Halogenoz libre diren kableen sugarraren atzerapena

Halogenoz libre dauden kableak industri eta azpiegitura askotako aplikazio askotan ezinbesteko elementuak dira. Denborarekin kable hauen inguruan etiketa asko sortu dira, FRNC, HFFR, LS0H edo LSZH, adibidez. Baina, nolako garrantzia daukate laburdura hauek eta zein onura dauzkate halogenoz libre dauden kableek halogenoak dituzten produktuekin alderatuz? HELUKABEL-ek esplikatuko dizu.

Halogenoek (halogeno hitza grekotik dator, "gatza sortu" esan nahi du) Kloroa (Cl), bromoa (Br), fluorra (F) eta Iodo (I) elementu kimikoak dituzte. Kableen fabrikazio prozesuan, material halogenoak erabiltzen dira kablearen nukleoaren material isolagarriak eta kanpoko estaldura elementuak sugarraren atzeratzea izan dezaten sutea denean. Kloroak (PVC plastikoaren edo kloroprenozko kautxoaren osagaia delarik) eta fluorrak (FEP, PTFE eta ETFE tenperatura altuko materialetan egoten delarik) hemen garrantzi haundia daukate. Bromoa bera ere, sugarraren atzeratze prozesu horretan erabiltzen da kable eta eroaleen fabrikazio prozesuan.

Material hauek daukaten arazoa su hartzen dutenean oso modu bortitzean egiten dutela eta oso gas toxikoak igortzen dituztela da. Halogeno haluroak sortzen dituzte eta hezetasunarekin kontaktuan jartzean azido bihurtzen dira eta arnas aparatuan erredura azidoak sortu ditzazkete. Gainera sortutako azido horiek zati metalikoen korrosioa ekar dezakete, modu horretan bai makinetan eta bai eraikuntzen errefortzu metalikotan kalteak ekarriz. Horrela ondorioz denbora asko behar duten eta oso garestiak diren deskontaminazio prozesuei aurre egin beharra gerta daiteke.

Sugarraren atzeratzea, suteen prebentzioaren barnean oso kriterio garrantzitsua da. Horretaz gain, esplizituki halogenoz libre diren materialak behar dituzten aplikazioak ere badira, horrek esan nahi du aplikazio horietarako kableak kloro, bromo, fuor eta iodoa ez duten materialez fabrikatuta egon behar direla. Kable hauek su hartzen badute, askoz ere azido eta ke gutxiago sortzen dute eta toxikotasun baxuagoa daukate, modu honetan pertsona, eraikuntza eta makinengan sortutako kaltea asko jeitsiz. Hala ere, halogenoz libre diren kableak su hartzen dutenean, karbonozko monoxidoa bezelako gas toxikoak igortzen jarraitzen dute.

Halogenoz libre diren kable eta eroaleak adibidez beharrezkoak dira jende asko batzen den eta gauza baliotsuak dituzten eraikinetan. 

  • Eraikuntza teknologia: Bulego, merkataritza-gune, eskola, ospitale edo aireportuak bezelako eraikuntza publikotan suteen aurkako eta osasuna babesteko oso araudi zorrotzak daude martxan jarrita. Kasu hauetan kable eta eroale gehienak modu finkoan daude instalatuta eta ez daukate propietate kimiko edota mekaniko berezirik bete beharrik. Hemen normalean PE edota PP material plastikoen nahasketak erabiltzen dira, halogenoz libre direnak, sugarraren atzerapena dutelarik eta ke eta gas toxiko gutxi sortzen dutelarik. Gainera, sarritan taldekako sute probak ere pasa behar izaten dituzte.
  • Industri automatizazioa: Makina eta instalakuntzek askotan erresistentzi kimiko eta mekaniko handiak jasan behar dituzten kableak behar dituzte. Aplikazio malgutan erabiltzen direnean, kate kablegarraiatzaileak edota robotikaren kasuan, karga hauek bereziki garrantzitsuak izaten dira. Kasu hauetan normalean TPE-O edo TPE-U (PUR edo Santoprene) materialetan oinarritutako estaldura nahasketak erabiltzen dituzte. Hauek halogenoz libre erakoak ere izan daitezke, baina ezin dira fabrikatu eraikuntza teknologian erabiltzen diren kableek dituzten sugar atzeratze propietate handi eta ke emisio hain baxuekin.

 Halogenoz libre diren kableetan ohikoak diren etiketak

Urteetan zehar, fabrikatzaile, merkatu, herrialde eta araudi desberdinek halogenoz libre eta sugarraren atzeratze propietate handia duten kableen inguruan etiketa asko sortu izan dituzte:

  • FRNC Flame Retardant Non Corrosive
  • HFFR Halogen Free Flame Retardant
  • LS0H Low Smoke 0 Halogen
  • LSZH Low Smoke Zero Halogen

Hala ere, etiketa hauetako inork ere ez du sugarraren atzeratze, korrosibitate, toxizitate eta argiarekiko atenuazio propietateen inguruan informazio zehatzik ematen. Beraz erabiltzaileek, hornitzaileek dituzten datu orrietan azaltzen diren araudiei kasu egin behar diete alor honetan informazio zehatza izatea nahi badute. Orri horietan azaltzen den informazioa da kable batek suaren aurrean zein jarrera duen jakiteko modu fidagarri bakarra (erretze froga horizontal, bertikal eta taldekakoa)

Zeintzuk dira halogenoz libre diren kableen inguruan erabiltzen diren araudi ohikoenak?

  • DIN EN 60754-1 VDE 0482-754-1:2021-02 arauak azidotasun osoa identifikatzeko erabili beharreko froga makinak eta prozedimentuak definitzen ditu. Frogaren emaitzak 5 mg/g balioaren azpitik egon behar dira halogenoz libre direla esan ahal izateko.
  • DIN EN 60754-2 VDE 0482-754-2:2021-02 arauak pH balioaren eta konduktagarritasunaren neurketa erregulatzen du. pH balioaren emaitza 4.3 baino baxuagoa izan behar da eta konduktagarritasunari dagokionez, 10 µS/mm baino txikiagoa izan behar da.
  • DIN EN 61034-2 VDE 0482-1034-2:2021-02 arauak kablea sutan denean igortzen duen gasaren kearen dentsitatearen neurketa arautzen du. Argiarenganako atenuazio balorean %40 baino balio txikiagoa izan behar du frogaren emaitzak kablea ke emisio baxukoa dela esan ahal izateko. Aplikazioa, bezeroa eta herrialdearen arabera, atenuazio balio baxuagoak izatea ere badago. Honen helburua pertsonek sutearen sorburua non dagoen jakin ahal izatea da, baita ihes egiteko bide posibleak identifikatu ahal izatea ere. Araudi hauek eraikuntza publiko eta trenetan aplikatzen dira batipat, bertan persona asko batzen bait dira. Era berean, kable horieak araudi zenbaitzu betetzeko sugarraren aurrean atzeratze maila handia izan behar dute.

Konklusioa

Segurtasuna behar-beharrezkoa den aplikaziotan, halogenoz libre diren kable eta eroaleek abantaila handiak dauzkate, gas toxiko eta ke gutxiago igortzen dutelako sutea denean. Ez da nahikoa FRNC, HFFR, LS0H edota LSZH bezelako etiketetean fidatzea. Datu orrietan azaltzen den araudieri buruzko informaziotaz fidatu behar da bakarrik. Informazio honi esker, erabiltzaileak jakin dezake kable batek sugarrarenganako atzerapen maila baxua, ertaina edota altua daukan, ke emisio baxuduna izateko fabrikatua izan den edota argiarenganako atenuazio frogak eginda dituen edo ez.

45 urteko esperientzia duen eta konektagarritasun elektrikoaren teknologian aditua den heinean, HELUKABEL-ek bere bezeroei laguntza eskeintzen die beraien aplikazio bakoitzean erabili beharreko kable aproposena aukeratzeko prozesuan.

By URKUNDE, 12-08-2024