FIVENORM – Kable bakarra, 5 Un cable, 5 araudi, Kolore aukera zabala
Esportaziora zuzentzen diren makinen fabrikatzaileek erronka honen berri badaukate; merkatu bakoitzak bere araudi eta erregulazio konkretua dauka eta makinen osagai denek araudi horiek bete behar dituzte. Behar honek askotan almazen maila altxatu beharra ekartzen du, izan ere ornitzaile askok araudi bakarra edo gutxi batzuk betetzen dituzten osagaiak ornitu ditzake bakarrik. Horrela, Europa, Amerika zein Asiako merkatura zuzendutako makinek, osagai berdinaren 3 bertsio desberdin eduki beharko lituzkete araudiak behar bezela betetzeko.
Kableen alorrean, HELUKABEL-ek osoko soluzioa eskeintzen du FIVENORM kable unipolarrekin. PVC isolamendua duten kable hauek VDE, CSA, EAC, UL eta MTW araudiak betetzen dituzte. Honek mundu guztian erabili daitezkela suposatzen du eta bereziki MTW-ari esker, ingeniaritza mekaniko alor osoan erabiltzeko aproposak dira. Honi esker, esportaziora bideratuta dauden enpresek ornidura eta biltegiratze prozesu eraginkorragoak izan ditzakete eta osagaien zerrenda asko mozten da.
Alemanian fabrikatutako kable hauek kalitate araudi zorrotzak jarraituz sortuak dira eta kolore askotan daude eskuragarri. Diametro txikiko kableak (0.5 eta 6 mm² tako kableak) bobina handitan eskuratzeko aukeraz aparte askoz ere erabilgarriagoak diren 100m-tako kaxa txikitan ere eskuratu daitezke. Formatu txiki honek asko errazten du makinen kableatze prozesua.
FIVENORM kable hauen errendimendu optimoa 90ºC-ko temperatura maximoetan ere bermatzen da eta 1000V AC edo 1250V DC tentsiotan
By URKUNDE, 17-01-2022