Beti zirraragarria

Estatu Batuetako hegoaldena kokaturiko atrakzio parke tematiko batean “errusiar mendi” atrakzio berri bat martxan jarri da era honetako atrakzioen diseinuan pausu bat haratago emanez. Atrakzioaren eraikuntzarako erabili beharreko osagaiak industri honen barruan oso ez-ohikoak ziren, hori dela eta proiektu honek erronka eta kostu ekonomiko handia suposatuko zukeen, baina emaitza bezela berebiziko atrakzio berezi bat edukiko litzateke, bisitarientzat esperientzi ahaztezin bat eskainiz: bere ibilbidean 7 lekutan geldituz deselerazio fasean 3D animazioz gozatzeko aukera, berriro ere abiada handia hartu aurretik.

Parkeko jabeek ez zuten kableatu elektrikoa erosi atrakzio hornitzaileengandik atrakzioa erosi zutenean, hori dela eta bere instalatzaile elektrikoarengan jarri zuten konfidantza osoa atrakzioak behar zituen ekipamenduak konektatzea ahalbidetuko zuen kableatu elektrikoa diseinatu eta instalatzeko orduan. Instalakuntza elektrikoaz arduratu zen enpresa HELUKABEL-ekin jarri zen kontaktuan, izan ere HELUKABEL-en kableak aurretik martxan zebiltzan beste pare bat atrakzioen martxa jartze prozesuan erabiliak izan ziren. Atrakzioa martxan jartzeko beharrezko ziren materiale lista errepasatu ondoren, behar ziren kableak identifikatu ziren; TRAYCONTROL® 600 eta MEGAFLEX® 500 kontrol kableak, eta TOPFLEX® 1000 motore alimentazio kableak ziren behar zirenak, nagusiki.

HELUKABEL USA-k aldaketa garrantzitsu bat egitea gomendatu zion instalatzaileari: Atrakzioaren ekipamendu elektrikoak konektatzeko beharrezko zen kableatu sistema kableak garraiatzeko erretilu baten barruan instalatzea, eroale baten barrutik sartu beharrean. Momentu hartan, NFPA79 arauan berriki emandako aldaketek (makina industri munduan suteen eta arrisku elektrikoen aurrean langile, ekipamendu, instalakuntza eta orokorrean lan eremutan babesa eta segurtasuna ahalbidetzen duen araudia) kable gehienak atrakzioaren inguruan kokaturiko erretiluetan instalatzea posible egiten zuten. Modu horretan, instalatzaileek kableak erosoago instalatzeko aukera zeukaten eta era berean manteinuaren ardura zuten langileek beraien ohiko inspekziotan kableak aldatu beharra detektatu ezkero, prozesu hau errazago eta erosoago egiteko aukera zeukaten.

Horretaz gain, HELUKABEL-ek instalatzailea TRAYCONTROL® 600 eta TOPFLEX® 1000 kableak erretilu garraiatzaile horiez kanpo jartzeko aukera zeukala informatu zuen beti ere kablea ondo eutsita egon ezkero, TC-ER araudia betetzen dutelako (“Tray Cable-Exposed Run”, kableak garraiatzen dituzten erretiluetan kableen erabilera arautzen duen araudia da, bertan betebeharreko xehetasun bereziak eta estrukturaren diseinua erregulatzen direlarik)

Eraikitzeko momentuan zehar, “errusiar mendi” motako atrakzioen historian pista luzeena zeukan atrakzio honek eta bere “erorketa sistema” beste kableatu sistema osatzen zuten osagai asko ez bezela nahiko konplikatu samarra zen.

Erorketa sistema nahiko konplexua zen izan ere atrakzioaren ibilbidea, bidaiarien bagoiak eta 12 motore, bere kontrol sistema eta guzti, jasan behar zituen 10 metro segunduko azelerazio tasan zebilen 5 metroko luzerako ibilbidean zehar eroriz. Igotze sistemaren instalakuntzan instalatzaileak HELUKABEL-en aholkua eskatu zuen eta aurkituriko soluzioa kate bertikal bat izan zen, motoreak eragin eta kontrolatzeko behar ziren 61 kableak bertatik pasatzeko eta beren pisua jasateko modukoa.

HELUKABEL-eko ingeniariek oso isila eta aplikazio bertikaletarako oso aproposa zen produktu berri bat diseinatu berri zuten kableak garraiatzeko kateen fabrikatzaile bat aurkitu zuten, kasu honetarako soluzioa aproposena bilakatuz. Katea non eta nola muntatzeaz aparte, atrakzioaren beste osagaien kokapena ere erabaki beharra zegoen, beraien instalakuntzarako oso toki mugatua bait zegoen. 3D modelatzaile software-a kate fabrikatzaile berak hornitu zuen eta bezeroaren planen barruan sartu zen beste behar guztien zati bezela.

Diseinua osatu eta gero, instalatzailea kableatuen instalazio prozesuarekin hasi zen. Orotara, kate eta kableatu sistema osoak 300 kilo inguruko pisua zeukan eta 7 metrotatko luzera. Instalakuntza prozesua errrazagoa eta erosoagoa izan zedin, atrakzioko osagaiak muntatu egin ziren eta gela berezi bat eraiki zen atrakzioaren inguruan, behar bezela funtzionatzeko beharrezko ziren osagaiak bertan kokatzeko

Funtzionamendu frogak egin aurretik, 40metro luzerako berrelikadura kable berezien epea 20 astetako zela konturatu ziren; HELUKABEL-ekin kontaktuan jarri ostean, epe luze hori 4 astetara jeistea lortu zen. Kable hauek instalatu ondoren, kateak eta bere kableatu sistemak arazorik gabe pasa zituzten frogak eta “errusiar mendi” berria martxan jartzeko baimena lortu zen.

Orduz geroztik, “errusiar mendia” arazorik gabe dabil martxan parkearen eta bere bisitarien gozamenerako. Atrakzio berezi eta dibertigarri honek “errusiar mendi onenaren” saria jaso du.

By URKUNDE, 17-06-2022