Berriro elkartzeak asko poztu gaitu
31BIEMH pasa den ostiralean amaitu zen, oso edizio berezia izan da aurtengoa 2020-koa bertan behera utzi behar izan bait zen pandemia zela eta; aurtengo zenbakiak benetan ikusgarriak izan dira, antolatzaileen arabera 35000 bisitari izan dira 52 herrialde desberdinetatik etorriak, 1400 erakusketari baino gehiago 28 herrialde desberdinetatik etorriak eta makina, produktu, zerbitzu eta berri ugari ikusteko aukera izan dute erreminta makina sektorean puntako den elkargune honetan.
Urkunde-tik benetan eskertu nahi diegu 5 egunetan zehar bisitatu gintuen orori. Espero dugu hemendik aurrera normaltasunean elkar ikusteko moduan izatea eta industri konektagarritasunaren esparruan gure soluzioak eskaintzen jarraitzea gure bezeroei.
Benetan atsegin handia izan da berriro elkartzea. Mila esker bisitatzeagatik.
By URKUNDE, 20-06-2022