Buru sortzaileak eskakizun berezientzat

HELUKABEL-ek bezeroengandik kable berezi baten eskakizuna jasotzen duenean, prozesua diseinu sailean hasten da. Bere helburua bakarrak eta askotan konplexuak diren soluzioak garatzea da. Horretarako, behar-beharrezkoa da know-how delakoa eta esperientzi zabala edukitzea.

Zerbaitetan indartsua bada HELUKABEL, neurrira eginiko soluzioak garatzen da eta garapen hau ezingo litzake posible izan Windsbach-eko (Alemania) produkzio fabrikan kokaturik dagoen “Kable diseinu” sailik gabe. “Gure bezeroak produktu estandarrak erabiliz soluzionagaitzak diren nahi eta eskakizunekin etortzen dira”, dio saileko buru den Ömer Durak-ek. “Horretarako, erabili behar den aplikazioarekin bat datozen kableak diseinatzen saiatzen gara”

Durak-en taldea kualifikazio altuko profesionalek osatzen dute, azken finean ia egunero erronka berriei aurre egiten diete. “Adibide on bat kable hibridoena litzateke, eroale elektriko, datu kableak eta komunikazio hodiak konbinatzen ditugu, petrolio eta aire konprimatura zuzenduta, dena soluzio bakarrean” dio Durak-ek. “Ez daude bi kable berdin”. Aplikazio konkretuetan abantailak dituzten material berrien ikerkuntza eta garapena ere sail honek duen beste funtzio garrantzitsu bat da.

Era berean, produktu berrien garapenak araudi eta erregulazio desberdinak bete behar dituzte. “Alor honetan aurretik aprobaturik dauden produktu estandar sorta zabalaz baliatzen gara”, dio Durak-ek. “Honek suposatzen du beti proiektu bat ez dela hutsetik hasi behar, aurrez eginiko diseinuak aldatu eta behar berrietara moldatu daitezke behar berriei aurre egiteko”. Edozein kasutan, diseinu sailak lankidetza estuan egiten du lan teknika-komertzial sailarekin eta baita bezeroarekin ere bai.

Behin parametro teknikoak definiturik daudela, kablearen lehen lagina fabrikatzen da Windsbach-eko fabrikazio plantan, lehen prototipo moduan. “Honek ez dauka inongo arriskurik bezeroarentzat eta bezeroak berak kableak bere eskakizunak behar bezela betetzen dituela egiaztatzeko aukera dauka”, ziurtatzen du Durak-ek. Erabiltzailearen oniritzia lortzen denean, HELUKABEL kablearen serie-fabrikazioarekin hasten da. “Barnean garapen eta fabrikazioaren esperientzia edukitzea guretzat abantaila ikaragarria da, horrela dena iturri berdinetik eskaintzen bait diogu bezeroari”, laburbiltzen du Durak-ek, eta are gehiago dio: “Gure taldea benetan asebeteta gelditzen da bezeroa ere berdin gelditzen denean”.

By URKUNDE, 14-07-2022