TE CONNECTIVITY taldeko INTERCONTEC marka alemaniarrak, 10 urte baino gehiago daramatza gero eta sofistikatuagoa den konektagarritasunaren munduan; urte hauetan garatutako know-how-ak eta konektoreetan ematen ari diren etengabeko ikerkuntzek diseinu eta garapen sofistikatuenak izatea ahalbidetu dute, INTERCONTEC automatizazio teknologian erreferentzi bihurtu delarik.
TE CONNECTIVITY-k INTERCONTEC produktu familiarekin, soluzio sorta zabala eskaintzen du konektagarritasunaren arloan. Konektore hauek arkitektura modularra ahalbidetzen duten osagaiek osatzen dute, honek modu desberdinetan konbinatuz oso bateragarri eta erabilgarri bilakatzen direlarik. Urteetan pilatutako know-how delakoak eta industri konektagarritasunean duen esperientzia zabalak merkatuko eskakizun zorrotzenei erantzuna ematea posible egiten dute. TE etorkizuneko konektagarritasunaren teknologiarengana gerturatzen da bere bezeroei berritzaile eta merkatuen eskakizun zorrotzei erantzuteko gai diren soluzioak eskainiz. INTERCONTEC konektoreek ingeniaritza sofistikatu eta muntaia prozesu errazen arteko nahasketa eskaintzen dute, erraztasun eta praktikotasuna bilatuz.
Soluzio erabilterrazak epe laburretan merkatuaren eskuragai uzteak TE-ren bezeroen asebetetzea ekartzen du. Hortan datza INTERCONTEC produktuen arrakastaren gakoak.
Bere produktuen eskaintza konektore zirkular sorta oso zabalak osatzen du, era guztietako industri aplikaziotan erabilgarriak eta bateragarriak direlarik ehuneko ehunean. Era berean muturreko ingurumenetan erabilgarri izan daitezken aplikazio berezietan dago espezializatuta. Erreferentzi zerrenda: Atlas Copco, Baumüller, Bosch, Daimler Chrysler, Kollmorgen, Kuka, Reis, Siemens, Stegmann, Sew Eurodrive, Mavilor, Fagor.