UL PROCESSED WIRE RESPOOLED ZIURTAGIRIA

UL, Underwriters Laboratories (UL)-ek EEBB eta Kanadako segurtasun araudiak betetzen dituzten produktuen onespena ziurtatzeko erabiltzen duen marka da. Produktu hauek sute arrisku, deskarga elektriko edo arrisku mekanikoen aurrean aproposak direla bermatzeko testeatu egiten dira. Produktuen bilgarrietan egon daitezken aldaketa txikienek ere produktuaren bukaerako kalitate mailan zerikusia izan dezakete. Hori dela eta, araudi zorrotzenak betetzen dituzten enpresek bakarrik moztu ditzakete industri sektorean erabiltzen diren kableak.

UL-ek, araudi amerikarren arabera zertifikatuak dauden kableen produktu eta fabrikazio prozesuen trazabilitatea erabat ziurtatua egon behar dela eskatzen du. Kableek kanpokaldean duten identifikazio ez da nahikoa, hori dela eta UL-ek denbora guztian jatorrizko bobinan identifikazio etiketa bat egon behar dela eskatzen du. Kablea bobina txikiagotan banatzen bada jatorrizko bobina batetik, sortzen diren bobina berri guzti horiek produktuaren trazabilitatea bermatzen duen etiketa berezi bat izan behar dute. Prozesu honi UL-ek "Processed Wire Respooled" deitzen dio eta UL online database-ko ziurtapen konkretu batek arautzen du, honek kontrol prozesu zorrotzak martxan jartzea eskatzen duelarik.

URKUNDE URKUNDE ziurtagiri honen jabe da, eta honen arabera jatorrizko UL kableen bobinetatik mozturiko kableak saldu ditzazke beti ere kablearen trazabilitate osoa bermatzen duelarik.

UL Listed kableen “Processed Wire” eta “Processed Wire for Canada” ziurtagiriak eta UL Recognized kableen “Processed Wire – Component” eta “Processed Wire for Canada – Component” ziurtagiriak UL-en web orrian eskuragarri daude E511554 File Number-pean.