Agroboltaikarako eguzki-energi kableak
Agroboltaikara zuzendutako nekazal eraikinak eta lur eremuak, edo AgriPV bezela ezagutzen dena, gaur egun nahiko modan dagoen gauza da. Big Dutchman-ek ere igarri du. Bada denbora bat ganaduen ostatatze eta elikadura sistemetan aditua den enpresa bere bezeroentzat eguzki-moduluak instalatzen diharduela, bateria bidezko neurrira eginiko biltegiratze sistemekin batera eraginkortasun handiagoa lortzeko asmoz. Nekazal ingurunearen gogortasunak kontutan hartuta, HELUKABEL-en kable eta eroaleek kondizio hauetan sistemek modu fidagarrian funtzionatuko dutela bermatzen dute.

Mundu mailan populazioa handitzen doan heinean, elikagaien beharra ere gora dihoa. Gaur egungo proiekzioen arabera, 2050 urterako munduan egongo den pertsona kopurua %20-an handituko da, 10.000 milioira iritsiz. Jende guzti hori elikatzea mundu mailan erronka handia bihurtu da. Honek berebiziko garrantzia dauka batez ere nekazal industriarentzat, behar ditugun elikagai gehienen produkzioaren erantzunkizuna bait dauka.
Hau dela eta, sektore hau etengabe ari da soluzio berriak topatu nahian bere eraginkortasun eta produktibitatea hobetzeko. Horretarako teknologia aproposa erabiltzea futnsezkoa da. Hau da Big Dutchman AG enpresaren helburua, mundu mailan liderra den ganaduarentzat ostatatze eta elikadura sistemetan aditua den enpresarentzat. 1938an sortua Estatu Batuetan, gaur egun bere kokagune nagusia Vechta-Calveslage herrian dago, Sajonia baxuan (Alemania). Big Dutchman-ek 3100 langile baino gehiago ditu munduan zehar eta 30 kokagunetik gora.
Produktu sorta zabaltzen

SunFarm izenpean, Big Dutchman-ek ganaduen ostatatzerako eta nekazal eremutan jartzeko sistema fotoboltaikoak instalatzen dizkie bere bezeroei.
Big Dutchman-ek merkatura zabaldu zuen lehen produktua etxeko hegaztiak elikatzeko sistema automatikoa izan zen. Urteak pasa ahala oilo eta etxeko hegaztientzako elikadura eta ostatatzerako soluzio gehiago sortu dituzte, baita txerrien hazkuntzarako ere. Beste negozio eremu berriak ere ari dira garatzen, adibidez intsektuen hazkuntza edota negutegien konstrukzioa. Horretaz gain badarama denbora bat energia berriztagarria nekazaritzan erabiltzeko ideiarekin. Izan ere nekazal lurrak eta eraikinak energi fotoboltaikorako erabiltzea, agroboltaika edo AgriPV bezela ezagutzen dena, energi berriztagarrienganako transizio prozesuan oso garrantzitsu ari da bihurtzen
“Nekazal helburutarako erabiltzen diren lur sailak toki aproposak dira energía sortzeko” dio Nils Neugebauer-ek, Big Dutchman-eko fotoboltaika eta batería sistemen unitateko burua.“Gure SunFarm eta SunBox sistemekin, bezeroei energía sortzeko eta metatzeko aukera ematen diegu. Bi aktibitate hauen konbinazioari esker bezeroen energi beharren zati handi baten asetzea lortzen da eta energia kostua txikiagotzea.”
Baterien biltegiratzea – malgutasun handiagoa
SunFarm izenpean, Big Dutchman-ek ganaduen ostatatzerako eta nekazal eremutan jartzeko sistema fotoboltaikoak instalatzen dizkie bere bezeroei. Horretarako kalitate altuko eta nekazal ingurune gogorretan erabiltzeko egokitutako produktuak erabiltzen ditu. Sistema hauek oraindik eta errentagarritasun handiagoa daukate SunBox produktua erabiliz gero, kontenedoretan baterian biltegiratzea helburu duten sistemak alegia. Honi esker, nekazariek sortutako energia beraien beharren arabera gorde eta erabili dezakete, eguzkirik ez dagoenean ere bai. Honek dirua aurreztea eta sare elektriko publikoarengandik beraien independentzia handitzea dakar.
SunBox-en abantailarik handienetakoa bere malgutasuna da. Bateria metatzeko sistema hauek modularrak dira eta paraleloan jarri daitezke, honek kilovatio gutxi batzutatik 20 megavatiorainoko metatze ahalmena suposaten duelarik. Kudeaketa inteligentea daukan sistema bati esker moduluen karga eta deskarga kontrolatzen da eta horrela erabiltze tasa ezinhobea bermatzen du. “Gure aplikazio honen bidez, bezeroak datu guztien informazioa bere telefono mugikorrean dauka, karga maila edota energi fluxua, adibidez”, dio Neugebauer jaunak.
Sistema fotoboltaiko eta energi metatze sistemetan kableek berebiziko garrantzia daukate. Modulu fotoboltaikoak ez dira beraien artean konektatzen soilik, baita energi inbertsorearekin ere, azken honek sortutako elektrizitatea erabilgarri bihurtzen du. Bateria bidezko biltegiratze sistemek ere era desberdinetako kableak behar dituzte energia, seinaleak eta datuak igortzeko. Horretarako, Big Dutchman-ek HELUKABEL-engan dauka jarrita konfidantza duela urte batzutatik. “Gure lankidetza 2008an hasi zen”, gogoratzen du Neugebauer-ek. “Gure produktu sortako beste aplikazio batzutan ere erabiltzen genituen HELUKABEL-en soluzioak, beraz guretzako logikoa zen gure fotoboltaika arloan ere berdina egitea”
Haize eta klima gogorrei aurre egiten dien kableak

Nekazal eraikinak eta eremu zabalak agroboltaikarako erabiltzeak berebiziko garrantzia dauka transizio energetikoaren prozesuaren barnean.
AgriPV sistemek aurre egin behar dituzten funtzionamendu kondizioak gogorrak dira oso. Sistemak kondizio klimatiko bortitzak jasan behar izaten dituzte urte osoan zehar, hezetasuna, tenperaturaren aldakortasuna, eta noski, UV erradiazioa. Horretaz gain hauts eta zikinkeria eta karraskariek sortu ditzazketen kalteak ere kontutan hartu behar dira. Hori dela eta kable eta eroaleak faktore horien aurrean erresistentzi handikoak behar dute izan sistemaren funtzionamendua bermatzeko denbora luzez.“Gure sistemetan ezagunak diren fabrikatzaileen kalitate handiko osagaiak bakarrik erabiltzen ditugu“, dio Neugebauer-ek.“Guretzat, HELUKABEL onenen artean dago“
Big Dutchman-ek, SOLARFLEX familiako eguzki-energiara zuzendutako kableak erabiltzen ditu. Kable hauek sistema fotoboltaikotan erabiltzeko apropos sorturiko kableak dira, eta horretaz gain, halogenoz askeak, sugarra atzeratzeko gaitasundunak eta UV erradiazioa, ozono, kanpoaldeko kondizio gogor eta uraren aurkako erresistentzi handia dutenak dira. Guzti hori dela eta, kanpoaldean erabiltzeko soluzio aproposa dira.“SOLARFLEX-ek EN 50618 araudiaren aprobazioa ere badauka“, dio David von der Gathen-ek, HELUKABEL-eko eskualde horretako salmenta buruak.“Horrek bezeroaren behar denak modu fidagarrian betetzea suposatzen du“. Edozein karraskariren hozkadak sortu ditzaketen kalteak ekiditeko, altzairu herdoilgaitzez eginiko malla berezi bat dauka.
Big Dutchman-ek NAYY-O eta NAYY-J serietako energia barreiatzeko kableak erabiltzen ditu baterien metatze sistemak eta sistema fotoboltaikoak sarera konektatzeko. Kable hauek DIN VDE 0276-603 araudia betetzen dute eta 1000 voltiotarainoko boltajeak maneiatzeko sortuak dira. Era beran, lur azpian, uretan, aire librean eta eraikuntzetan erabiltzeko ere prestaturik daude. Eroaleak alumiozkoak dira eta PVC-ez eginiko kanpo geruza sendoa daukate.. Hauetaz gain, HELUKABEL-ek beste zenbait kontrol, datu eta bus kablez ere hornitzen du bezero hau.
Behar den tokian, behar denean.
Nils Neugebauer-entzat, konexio teknologian adituak aukeratzeko orduan malgutasuna eduki zuten kontutan batez ere.“Behar genituen kableak, behar genituen luzeratan eta behar genuen momentuan eta tokian jaso genituen HELUKABEL-en eskutik. Dei batekin nahikoa izan zen!“.Bi enpresak gainean nazioartean ere presentzia handia daukate, beraz merkatu eta eskualde bakoitzak dituen ezaugarriak ondo ezagutzen dituzte.“Adibidez, UL bezelako aprobazioa duten produktuak ere eskaintzen ditugu, Estatu Batuetan erabiltzeko oso garrantzitsua da hau“ dio von der Gathen-ek. Makina fabrikatzaile eta esportaziora zuzenduta dauden enpresentzat, Big Dutchman-en kasua adibidez, hau abantaila handia da.
Neugebauer-ek uste du agroboltaika (AgriPV) hurrengo urteetan garrantzi handia izango duen zerbait izango dela, ez Big Dutchman-entzat bakarrik.“HELUKABEL lankide fidagarri eta epe luzean berarekin lan egiteko bermea ematen digun enpresa da, konexio elektrikoen teknologian aditua denez soluzio osoak lortu bait ditzakegu berarengandik eta dena iturri bakar batetik“, azpimarratzen du.“Espero dut etorkizunean lankidetza honekin jarraitzea eta nekazaritzan energia berriztagarrietarako transzizio prozesu horretan biok batera lanean jarraitzea“.
Big Dutchman-i buruz
Big Dutchman-ek urte askotan etxeko hegazti eta txerrientazko ostatatze eta elikadura sistemak diseinatu eta garatzen jardun du. Bere produktu sorta zabalaren barruan, software soluzioak, kontrol klimatiko eta argiztapen sistemak eta aire arazketa eta hondakinen birziklapen soluzioak ere baditu. Horretaz gain, intsektu proteinen produkzio alorrean eta negutegien fabrikazio alorretan ere badabil lanean
Informazio gehiago bigdutchman.com webgunean aurkituko duzu.