Kable solarren produktu sorta hazten doa
HELUKABEL Intersolar Europe erakustazokan izango da. Bisita gaitzazu hall C4 stand 579-an izango gara!

"Eguzkiaren negozioa konektatuz" – Munich-eko Intersolar Europe-n ateak, eguzki energiaren alorrean erakustazoka garrantzitsuena mundu mailan,maiatzaren 7tik 9arte zabalik egongo dira. HELUKABEL bertan izango da, konexio elektriko teknologiaren alorran garatutako soluzio sorta zabala erakusteko asmoz; instalatzaile eta operatzaileek eguzki energia eta beste iturri berriztagarrietatik sortutako energia era fidagarrian eta ekonomikoan bidaltzea posible dela ikusi ahal izango dute bertan. C4 pabilioian, 579 stand-ean izango da.
HELUPOWER SOLARFLEX kable familiarekin HELUKABEL-ek eguzki moduluak elkarren artean eta potentzia inbertsoreekin konektatzeko bereziki diseinatutako kableak eskaintzen ditu. Gure HELUPOWER SOLARFLEX-X H1Z2Z2-K UL kablea UL 4703 araudiaren arabera sortu da, Estatu Batuak bezelako merkatuetarako oso garrantzitsua. Horretaz gain kable hau ere aproposa da nazioartean esportaziorako DIN EN 50618 e IEC 62930 homologazioak betetzen dituelako.
Horietaz gain, SOLARFLEX-X RPVU90-AL eta SOLARFLEX-X RPVU90-CU kableak ere erantsi ditugu produktu berri gisa, aluminio eta kobrezko eroaleekin. Kable hauek UL eta Kanadako CSA C22.2 No 271 araudien arabera fabrikatuak izan dira.
Azpimarratu nahi dugun beste kable bat HELUPOWER SOLARFLEX-X PREMIUM da. Kable hau TÜV 2 PfG 2750 araudiaren arabera zertifikaturik dago, sistema fotoboltaiko flotagarri edo “eguzki etxalde flotagarri”-etan erabiltzeko kable aproposa. Iraunkortasun luzea dauka eta nazioartean erabilgarria da DIN EN 50618 eta IEC 62930 homologazioak dituelako.
HELUPOWER kable hauek ez daude bertsio estandarrean bakarrik eskuragai, karraskarien aurkako babes berezia daukan bertsioan ere bai, altzairu herdoilgaitzarekin eginiko malla bat daukalarik horretarako. Kasu guztietan, halogenoz askeak, sugarraren atzeratze propietatedunak eta UV izpien aurkako, ozonoarekiko, kanpokaldeko ingurumarien aurkako eta uraren aurkako babesdunak dira.
Zure arreta piztu dugu? HELUKABEL Intersolar 2025ean aurkituko duzu, 4. Pabilioian, 579 stand-ean. Han ikusiko dugu elkar!