Ordezkaritza berria Australian
HELUKABEL-ek DKSH Australia enpresaren kable eta elektrizitate unitatea erosi du

HELUKABEL Group-ek bere nazioarteko ordezkaritza sarea handitzen jarraitzen du; konexio elektrikoen teknologian aditua den enpresa taldeak duela gutxi aspaldiko kide izan duen DKSH zerbitzu eta merkatariza taldearen kable eta elektrizitate unitatea erosi du.
HELUKABEL Australiak, Australia, Zelanda Berria eta inguruko beste zenbait merkatu hornituko ditu esperientzia eta ardura handidun 35 lagunek osatutako taldearekin, Melbourne, Sidney eta Perth-en kokaturiko 3 logistika zentrutan banaturik. Horrela erabiltzaileak 33.000 erreferentzi baino gehiagoko stock-a edukitzeaz eta nazioarteko logistika sare zabalaz aprobetxa daitezke epe motzean beraien eskaerak jasotzeko. Zerbitzu eraginkorra eta neurrira eginiko soluzioak eskakizun zorrotzenei aurre egiteko aukera munduko eremu honetako bezeroentzat eskuragai.
"Modu honetan gure bezeroei zerbitzu hobea eta modu pertsonalizatuagoan eskaintzeko aukera daukagu, beraien aplikazioei konexio soluzio bikainak emateko asmoz“, dio ordezkaritza berriko buru den Stuart McEvoy jaunak. Ordezkaritza berri honekin, HELUKABEL Group-ek 76 ordezkaritza ditu munduan zehar, 43 herrialdetan banaturik eta kontinente denetan dauka presentzia, Antartidan izan ezik.