Kableak garraiatzeko kateentzako kableak esku bakarrarekin zuritzea posible da

Bere egitura dela eta, kableak garraiatzeko kateetan erabiltzen diren kalitate handiko kableak zuritzea zaila izaten da, instalakuntza prozesua zailduz eta barne eroaleak kaltetzeko arriskuarekin. Honi soluzioa emateko, HELUKABEL-ek bere HELUCHAIN MULTISPEED kable familiako kableetan zuriketa errazteko urraketa-hari bat jarri du, honen bitartez kanpo estaldura tirakada batez kendu daitekelarik esku bakarra erabiliz. Honek muntaia denbora asko murrizten du eta geldialdi denborak eta akatsak ekiditen ditu barne eroaleen kalteak sahiesten dituelako.

Multispeed kableetan urraketa-haria

Kableak garraiatzeko kateetan erabiltzen diren kableak karga handiak eta askotan milioika mugimendu ziklo jasan behar izaten dituzte. Kateen kurbadura erradio estuak, desplazamendu distantzia luzeak eta kableen soporteekin dauzkaten urradura mugimenduek sortutako urratzeak benetako erronkak izaten dira. Hauek gainditzeko, kable fabrikatzaileek produkzio teknika bereziak erabiltzen dituzte kableen kalitate eta iraunkortasuna hobetze aldera.

Hauetako tekniketako bat presio bidezko estrusioa litzateke. Plastikozko zorro likido bat eroale trenzatuen gaineko kablearen gainazalari aplikatzean datza presioa aplikatuz. Honen bidez plastikoa zulo bakoitzean isurtzen da, eroaleak indibidualki egonkortuz eta kablea sendoago bihurtuz, bereziki ibilbide luzeen kasuan.

Multispeed-ripcord

Hala ere, presio bidezko estrusioa aplikatzeak bere desabantailak ere baditu, batez ere kablearen zuriketa prozesua zailtzea. Hau dela eta kablearen kanpo azala sistema tradizionalekin zuritzea ez da batere eraginkorra eta modu mekanikoen eraginkortasuna ere oso mugatua da. Honek instalatzaileentzat lan gehiago suposaten du, kablea zuritzeko haiztoak erabiltzerakoan kontu handiz ibili behar bait dira barne eroaleak ez kaltetzeko.

Arazo honi aurre egiteko HELUKABEL-ek soluzio berri bat dauka: Urraketa-haria edo ripcord deiturikoa. HELUCHAIN MULTISPEED familiako zenbait kable dagoeneko eskuragai daude urraketa-hari honekin. Gutun-azaletan erabiltzen den antzeko sistema honen bidez, erabiltzaileak haritik tira eginez kablearen kanpo geruza modu errazean kendu dezake.

Urraketa-hari hau eroale trenzatuen alboan jartzen da, hau da, pantailarik gabeko kableetan justu kanpo geruzaren azpian kokatzen da, eta pantailadun kableetan berriz, barne geruzaren azpian. Honek erabiltzeari lana asko errazten dio zuriketa prozesuan, eta behin haria erabili ondoren zuriketa prozesua amaitzeko nahikoa da zirkunferentzi mozketa bat egitea, inongo erreminta bereziren beharrik ez dagoelarik.

Gaur egun, HELUKABEL-ek urraketa-hari hau ondorengo kableetan jartzen du: HELUCHAIN MULTISPEED 522, MULTISPEED 522-C, MULTISPEED-TRONIC eta MULTISPEED-TRONIC-C, hauen aurreko bertsioen prezio berdinean, eta gutxinaka-gutxinaka kable gehiagotan ere sarteko asmoa dago. Kable berritzaile hauek erabiltzaileei abantaila asko ematen dizkie instalakuntza prozesua sinplifikatuz, denbora eta dirua aurreztuz. Teknologi honek barne eroaleen kaltetzea ere sahiesten du, barne eroaleen kaltetzeak etete eta gelditze denbora luzeak ekartzen dituztelako; hauek ekidin ezkero, funtzionamendu seguru eta fidagarriagoa eskaintzen dute makina eta sistemek.

Back