Industri aplikazioatara zuzendutako kableak garraiatzeko kate berri eta sendoa

HELUCHAIN PLASTIC LINK 4-45 kate berriarekin, HELUKABEL-ek kableak garraiatzeko kateen sistemen barruan bere produktu sorta zabaltzen du, sendoa eta errendimendu handia duen kate hau aurkeztuz, industri aplikazio zorrotzei aurre egiteko. Kate berri hau erraza da muntatzeko, oso funtzionamendu isila dauka eta aplikazio askotan erabiltzeko moduko malgutasuna dauka

HELUCHAIN PLASTIC LINK 4-45 kableak garraiatzeko katea

HELUCHAIN PLASTIC LINK 4-45 kateak 45mm-ko barne altura eta 400mm-ko barne zabalera dauka. Honek aplikazio askotarako moldakorra izatea ahalbidetzen du, ingenieritza mekaniko klasikoa, barne logistika eta materialen manipulazioa, enbalajearen industria, automozio ingeniaritza edota garabien barne operazioak, besteak beste.

Ezaugarri nagusienetako bat bere tope sistema laukoitz eta egonkorra da. Honek distantzi autoportagarri luzeak posible egiten ditu, energi igorpen irankor eta fidagarria ekarriz, mugimendu dinamiko eta karga astunen kasutan barne. Erabilitako konektoreen diseinu bereziari esker katearen segmentu desberdinen arteko konexioak sendoak dira, alboko kargen aurrean egonkortasuna emanez sistema osoari eta manipulaziorako erraztasunak ekarriz.

Diseinu poligonalak dakartzan kurbadura erradio optimizatuek katearen funtzionamendu isila ahalbidetzen dute, zarata operatiboa jeitsiz, zaraten aurrean sentsibilitate handia duten ingurumenetan abantaila handia suposatuz. Barne pareten konstrukzio bereziak direkzio egonkortasun handia ematen dio sistemari eta katearen aurrekargaren arabera ajustatzeko modua dago.

Kate honen garapen prozesuan, HELUKABEL-ek garrantzi handia eman zion instalakuntzarako erraztasunari. Langetak ireki eta ixteko errazak dira, instalakuntza eta mantenimendu denboren laburtzea dakarrelarik. Barra separatzaile modularrak ere, alboetatik kableetara iristea posible egiten dutenak, malgutasun osoz ajustagarriak dira. Barne bandejak 5 alturatara pilatu daitezke altura eta zabaletara, modu honetan kable eta mangerak gidatzeko barne separazioa nahieran egin daitekelarik.

Aplikazio irristagarrietarako, irristagarritasun bereziko gainazalak ere eskuragarri daude. Tentsioa arintzeko elementuak ere gehitu daitezke, brida metaliko edo tentsioa baretzeko gailuak erabiliz, segurtasun operatibo handiagoa emateko helburuarekin.

HELUKABEL-en HELUCHAIN® PLASTIC LINK 4-45 kate berri honen malgutasun eta sendotasunak benetan harrituko zaitu. Iraunkortasun eskakizun zorrotzenak betetzen ditu, muntaia erraza eta segurtasun operatiboa dauzka, industri aplikazio askotarako aukera aproposa bihurtuz. Aurrerago kate honen bertsio desberdinak ateratzeko asmoa dago

Deskargatu orain katearen eskuorria!


HELUCHAIN PLASTIC LINK 4-45 katearen aurkezpena ikusi ezazue gure adituen eskutik

Back