Kableak garraiatzeko kateak altzairuaren industrian lanean

HELUKABEL-ek Maschinentechnik Roth bere makina zulatzaile mugikorrentzat neurrira eginiko soluzio batekin hornitzen du

Maschinentechnik Roth-en kasu arrakastatsua

BOS plantetan, burdin burdinurtua eta gordina oxigenoaren injekzioaren bitartez kalitate altuko altzairu bihurtzen den tokian, beroa, txinparta hegalariak, zikinkeria eta dardara bezelako ingurumari bortitzek pertsona eta makinak arrisku eta lan-karga handipean jartzen dituzte. Prozesu honen erdian kokatzen dira altzairu bihurgailuak, transformazio hau posible egiten duten gailuak. Altzairu likidoa bihurgailu hauen sakonean dagoen zulo baten bitartez drainatzen dira, adreilu errefraktarioen bidez berriro ere zigilatu aurretik.

Pausu kritik hau inongo arazorik gabe aurrera eramatea bermatzeko, Maschinentechnik Roth GmbH & Co. KG-ek, altzairu eta laminazio industriara zuzendutako makinak egiten dituen esperientzi handiko enpresak, teknologia sendo eta fidagarri baten jartzen du bere konfidantza. Bere makina zulatzaile mugikorrentzat, bere perforazio sistema, instalakuntza eta erdiko zuloen zigilatze prozesurako konkretuki, fidagarria izan behar zen energia igorpen sistema baten beharra zeukan ingurune bortitzetan inongo arazorik gabe funtzionatuko zuena. Roth-ek bila zebilena HELUKABEL-en eskutik aurkitu zuen.

Altzairugintzaren helburua: Zulatze eta instalatze prozesu seguruak

KBSE makina zulatzaile mugikorrak altzairugintzan paper oso garrantzisua jokatzen du; Altzairu bihurgaileen sakoneko zuloak egiten ditu eta ondoren adreilu errefraktariak jartzen ditu. Hori lortzeko, behar-beharrezkoa da tutu hidarulikoak era seguru eta babestuan garraiatzea, baita kable elektrikoak ere, lan egin behar duten tokiraino era seguruan iritsi daitezen. Lan horren ardura eskakizun zorrotzenei erantzuko gai diren kableak garraiatzeko kateengan jartzen da.

HELUKABEL-en neurrira eginiko soluzioa

  • Maschinentechnik Roth-entzat kableak garraiatzako kateak lanean
  • Maschinentechnik Roth-entzat kableak garraiatzako kateak lanean
  • Maschinentechnik Roth-entzat kableak garraiatzako kateak lanean
  • Maschinentechnik Roth-entzat kableak garraiatzako kateak lanean

HELUKABEL-ek HELUCHAIN STEEL LINK 4-SL familiako 2 kableak garraiatzeko katez hornitu zuen Roth, hauetako bakoitza gidatzeko kanaleta eta guzti eta bezeroaren beharrentzako neurrira eginikoak. Hauetako kate bat zulatze prozesuaz arduratzen da eta bestea instalakuntza prozesuaz. Altzairuz eginiko estruktura itxiari esker, txinparta hegalari eta zikinkeriaren aurrean babes ezinhobea ahalbidetzen du, eta "SilberStar“ familiako aluminiozko kanpoaldeko segmentuek aldiz beroaren aurrean babes gehigarria ematen diote. Kondizio berezi hauetan beharrrezkoa zen Maschinentechnik Roth-eko arduradunek kableak garraiatzeko kalitate handiko kate hauengan konfidantza jartzea.

Datu teknikoak azkar batean

• Ibilbidea: 2.500 mm
• Kateen luzera: 3.750 mm y 3.300 mm
• Tenperatura aurrean erresistentzia: Altzairu galbanizatua -40 °C-tik +250 °C-ra, altzairu herdoilgaitza -80 °C-tik +600 °C-ra

Sendotasunak desberdin egiten du

Maschinentechnik Roth-ek urte askotan HELUKABEL-en produktuetan jarri du bere konfidantza eta arrazoi pisutsuengatik. Kableak garraiatzeko kate konkretu hauek makinen balio-bizitza luzatzen dute, izan ere BOS plantetan ematen diren kondizio bortitzen aurrean erantzun fidagarria ematen bait dute. Kate hauek tutu eta kableak babestu egiten dituzte edozein kalterengandik eta perforazio eta instalakuntza prozesuen eraginokrtasun eta segurtasunean zerikusi handia daukate.

Bezeroarentzat onurak: Laburpena

✅ Kableak garraiatzeko kate sendoek makinen balio-bizitza luzatzen dute
✅ Txinparta hegalari, zikinkeria eta beroarengandik babesten dituzte kable eta tutuak
✅ Perforazio eta instalakuntza prozesuen segurtasun eta babesa handitzen dute
✅ Bezeroen eskakizunei erantzuteko neurrira eginiko soluzioak ahalbidetzen dituzte

Altzairu industria hobetzeko elkarlanean

HELUKABEL eta Maschinentechnik Roth-en arteko elkarlana neurrira egeiniko soluzioek industri makinen errendimendu eta iraunkortasuna nola hobetu dezaketenaren adibide argia da. Oso harro gaude gure bezeroekin batera lanean arituta lortu dugun arrakastaz eta baita horrelako erronka handiak suposatzen dituzten proiektuetan gure esperientzia aplikatzeaz

Back