Berriz ere enpresa kudeaketagatik saritua

HELUKABEL-ek Best Managed Companies Award 2025 saria jaso du

HELUKABEL-ek Best Managed Companies Award 2025 saria jaso du

HELUKABEL-ek bigarren urtez jarraian Best Managed Companies saria jaso du. Sari hau Deloitte Private auditoria eta aholkularitza enpresak, UBS banku suitzarrak, Frankfurter Allgemeine Zeitung egunkariak eta Alemaniako Industri Federakuntza-k (BDI) antolatzen dute. Sari hau kudeaketa bikaina egiten duten enpresentzako kalitate zigilu bezela ezagutua da.

Aurten beste behin HELUKABEL-ek epaimahaia txundituta utzi zuen bere kudeaketa apartagatik. Enpresen kudeaketa 4 esparrutan neurtu zen: estrategia, produktibitatea eta berrikuntza, kultura eta konpromezua, eta azkenik gobernantza eta finantza arloa.

„Berriz ere Best Managed Companies Award saria jasotzeaz oso pozik gaude” zioen Marc Luksch, HELUKABEL GmbH-ko zuzendari nagusiak, Frankfurt-eko (Alemania) Palmengarten aretoan ospaturiko sari banaketa zeremonian. „Errekenozimendu hau bigarren aldiz jasotzeak argi uzten duena da gure enpresaren arrakasta ez dela egun batean garaturiko zerbait, egonkortasuna eta jasangarritasunean oinerritutako zerbait baizik“.

HELUKABEL bezelako enpresek dauzkaten kudeaketa talde bikainek beraien gaitasunak nolakoak diren erakutsi dute. Beraien arrakastaren gakoa ondo pentsatutako eta adimentsuak diren negozio-eredutan aurkitzen dira, baita langile motibatuak eta ekimen berriak sortzeko etengabeko desiran ere. Aitzindari eta eredu bezela, merezitako errekonozimendua jaso dute Best Managed Company sari honekin“, dio Markus Seiz-ek, Deloitte Private-eko zuzendari eta Best Managed Companies sarien arduradunak.

Best Managed Companies sari hau lehiakortasun eta kalitate zigilu bat da tamaina ertaineko enpresa arrakastatsuentzat. Bere helburuetako bat kudeaketaren bikaintasunean errotutako enpresen ekosistema bat sortzea da.

Sari hauen ezaugarri garrantzitsu eta bakar bihurtzen duena bere nazioarteko izaera da. Best Managed Companies sari hauek 1990an Kanadan hasi ziren Deloitte-ren eskutik, eta ordutik, 45 herrialdetan ospatzen da arrakasta handiz.

Errekenozimendu hau jasotzen duten enpresak ertainak edota familia giroan sortutakoak izaten dira eta azken urteetan garapen ekonomiko arrakastatsua erakutsi dutenak izaten dira.

Irabazleak ekonomilari, zientzia arloko eta kazetaritza munduko jende ospetsu eta ezagunek sortutako epaimahai batek aukeratuak izaten dira

Back