Integrazio arrakastatsua
EKD Systems eta Sangel Systemtechnik, HELUKABEL Group-en eskumendeko enpresak hemendik aurrera HELU Connectivity Solutions izenpean arituko dira bere jardunean.

HELUKABEL Group-ek bere hazkuntza estrategiaren barruan beste pausu garrantzitsu bat lortu du. Gure bi eskumendeko enpresen integrazioa, EKD Systems y Sangel Systemtechnik, era arrakastatsuan egin da. 2022-tik, bi enpresa hauek gure porfolioa aberastu dute kalitate handiko kableak garraiatzeko kate, kableatu eta industi luminariak fabrikatuz. Hemendik aurrera, biek HELU Connectivity Solutions izenpean jarraituko dute bere aktibitatearekin.
Integrazio honen bitartez, etorkizun oparo baten oinarriak jarri ditugu eta konexio elektriko teknologian sistema hornitzaile liderraren irudia indartzen dugu. Gure helburua munduo guztiko bezeroentzako beraien beharrak beteko dituzten neurrira eginiko soluzioak hornitzea da, kable soiletatik hasi eta instalatzeko prest dauden sistema osoetaraino.
Hori lortzeko, irudi bateratu, argi definituriko harremanetarako pertsonen definizioa eta prozesu sinplifikatuen alde apostu egin nahi dugu, guzti honek konplexutasuna murriztuko duelakoan eta HELUKABEL Group-eko barruko sinergietaz aprobetxatzeko aukera izango dugulakoan gaude.
Aplikazio gehienetan, kableak garraiatzeko kateak, kableak eta konektoreak konbinatu egiten dira sistema bateratu bat osatuz. Gure eskumendeko enpresa hauek batuz eta gure ezagutza konzentratuz, lehen mailako kalitatea duten osagai hauek sinkronizatzeko gai gara, geure fabrikazio esparrutan fabrikatzen ditugularik eskakizun zorrotzenei eraginkorki erantzunez. Honek HELUKABEL bakarra izatea ahalbidetzen du.
Gure soluzioak garatzeko esperientzia, erosketa prozesu erraz eta konexio elektrikoaren teknologia koordinazioaz aprobetxa zaitezke zu ere, dena sorburu berdinetik datorrelarik!