Kate sistema baten xehetasun argazkia

URKUNDE-n industri konektagarritasunean aditu moduan osoko zerbitzua eskaintzen dugu, horretarako Energi Kit-ak eskaintzen ditugu. Energi Kit-ak ondoko osagaiek osatzen dute:

  • Kableak garraiatzeko kateak (plastikozkoak edo altzairuzkoak)
  • Kableatu elektrikoak
  • Hodi neumatikoak eta hidraulikoak
  • Beste osagarri batzuk

Aholkularitza pertsonala eskaintzen dugu, kasu bakoitza modu pertsonalean aztertzen dugu behar bakoitzaren araberako soluzioa definitu ahal izateko

Kableak garraiatzeko katedun sistema bat - energi kit-a

Esperientzi handiko eta industri konektagarritasunean trebaturiko langileak ditugu, punta-puntako makina eta erremintaz baliatuz kalitate handiko produktua sortuz eta beti ere bezeroaren beharrak betetzen dituen neurrira eginiko kableatuak fabrikatuz.

Eskaera bakarra bidaltzea nahikoa da, izan ere erreferentzi bakar horren barnean artikulu denak batzen bait dira. Horrela, erreferentzi bakarrarekin lan egiteak bezeroarentzat ere onura asko dakartza, batez ere stock-aren murriztea eta erosketaren momentuan egin beharreko kudeaketa ere era nabarmenean sinplifikatuz.

Energi Kit-ak malgutasun Handia eskaintzen dute, edozein lote tamainatan eskuratu bait daitezke eta epe oso motzetan entregatzen direlako.

Abantaila nagusienak:

  • Bermatutako soluzioak eta 100% inspekzionatuak
  • Jatorrizko materialak dituzte osagai gisa
  • Ingeniaritza eta aholkularitza bezeroen zerbitzura
  • Stock-aren murrizketa eta erosketa eta logista kudeaketaren sinplifikatzea
  • Eskaera eta erreferentzi bakarra
  • Entrega epe motzak
  • Neurrira eginiko soluzioa
  • Bezeroarengandik gertu egina
  • Bezeroak egin beharreko bakarra, konektatu eta martxan jarri
Kableak garraiatzeko katedun sistemaren xehetasun argazkia - energi kit-a
Altzairuzko katedun energi kate sistema
Kate hibritua duen energi kate sistema